ESK sindikatuak salatu duenez, Gurutzetako ospitalea erizainen kontratazioan aurrezten ari da, pediatriako ebakuntza-gelan gaueko txandak bete gabe utziz. Ekainean salatu genuen Gurutzetako Zuzendaritzak 8 hilabete zeramatzala Kirofanoko bereko erizain baten erretiroa bete gabe, eta orain gaueko txandak utzi dituzte bete gabe.

Ostiral gau honetatik eta uztailean zehar 13 gau izango dira erizainik gabe pediatriako kirofanoan. Gurutzetako Ospitalea erreferentea da haurren osasunaren arretan eta ipar-zonalderako erreferentziako ospitalea haurren ebakuntzetarako. Onartezina da egoera horrela iraunaraztea.

Dirua aurrezteko motibazio hutsa izan daitekeen jarrera honek haurren osasuna eta osotasuna arriskuan jartzea besterik ez du egiten, eta zerbitzuaren kalitatea kaltetzea eta arriskua handitzea dakar. Hau erabat onartezina da. Adin txikikoen segurtasunak guztiaren gainetik egon behar luke. Saihestu daitekeen arriskua handitzea justifikatzen duen aurrezki ekonomikorik ez dago.

ESK-tik Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zuzendaritzari exijitzen diogu pediatriako kirofanoan ematen den zerbitzua ez debaluatzeko eta txanda guztiak berehala betetzeko.

Alberto Martinezek 24 orduko guardiak kendu ditzakeela iragartzen badu, ZERGATIK EZ DITU KENTZEN?

Ezinbestekoa da gainerako kategorien moduko txanda-eredu baterantz aurrera egitea, atsedenerako eskubideak eraginkortasunez errespetatuko dituena eta pazienteentzako kalitatezko osasun-arreta bermatuko duena. Irakurri

Garapen Profesionalak soldata-arrakala sustatzen du

Garapen Profesionalaren eredua emakumeak kaltetzen ditu, soldata arrakala handituz eta zaintza lanak zigortuz. Irakurri

Betetze zaileko EPE berria ez da konponbidea

“LMAT Familiako Medikuen eta  Pediatren azken urteko langile egoiliarrak lanean jarriko ditugu”-ren sortzaileek, betetze zaileko EPEaren bigarren emanaldiarekin datoz. Irakurri

"Erantzunak", Lehen Arretarekiko harremana hondatu eta pribatizatzeko tresna.

Erantzunak, Lehen Arretako administrazio-arloen aplikazio informatiko berria, bere funtzioa inola ere betetzen ez duena eta, gainera, telefono bidezko arreta pribatizatzeko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110