ESK sindikatuak salatu du Gurutzetako Zuzendaritzak 8 hilabete daramatzala (2023ko urritik) Pediatriako Kirofanoko erizain baten erretiroa bete gabe.

ESK-k urtarriletik ari gara eskatzen kontratazio egonkor bat egin dadila lanpostu hori langile finkoekin betetzeko, baina Zuzendaritzak entzungor egiten du eta lanpostu hori bete gabe mantentzen du.

Gurutzetako Ospitalea erreferentea da haurren osasunaren arretan, eta pentsaezina da egoera horrela iraunaraztea. Zortzi hilabete luze horietan, Pediatriako kirofano batek behar duen experientzia ez duten hainbat zerbitzu ezberdinetako langileekin bete du Zuzendaritzak lanpostua.

Dirua aurrezteko motibazio hutsa izan daitekeen jarrera honek haurren osasuna eta osotasuna arriskuan jartzea besterik ez du egiten, eta zerbitzuaren kalitatea kaltetzea eta arriskua handitzea dakar. Hau erabat onartezina da. Adin txikikoen segurtasunak guztiaren gainetik egon behar luke. Saihestu daitekeen arriskua handitzea justifikatzen duen aurrezki ekonomikorik ez dago.

ESKtik Gurutzetako Ospitaleko Zuzendaritzari exijitzen diogu erretiro hori berehala eta modu egonkorrean betetzeko.

 

Eusko Jaurlaritza anbulantzietako azpikontraten zorrak berriro ordaintzera kondenatuta

ESK-k salatu eta gero, Gasteizko 3. Lan Arloko Epaitegiak Eusko Jaurlaritza zigortu du Ambulancias La Pau enpresak langileei ordaindu gabe… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta Eusko Jaurlaritzak CARAMEL proiektuan parte hartu dutela, eta Israelgo hiru… Irakurri

Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko

Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko 2026 irailak 16 Gizarte Segurantzaren jakinarazpenak jasotzeko moduan izan diren aldaketei buruzko azalpen… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116
  • 117
  • 118