Barrualde-Galdakaoko ESIak zirkular bat banatu du, gaixotasun kronikoa edo mugitzeko arazoak dituzten senideei laguntzeko 50 orduko baimena murrizteko.

Bateragarritasuna da Osakidetzak gainditu gabeko irakasgai handienetako bat. Osakidetzako langileok ondo ezagutzen dugu; kontziliazio-beharrak sortzen direnean zailtasunak datoz Zuzendaritzen partetik.

Lana eta familiako zaintzak eta eginkizunak bateratzeko gure lan baldintzen hitzarmeneko artikuluetako bat 62. artikulua da. Artikulu honek 50 ordu ematen ditu urtean gaixotasun kronikoa edo mugikortasun arazoak dituzten senideak zaintzeko. Gainera, artikulu horrek ez du ia gasturik eragiten OSIentzat, batez ere bi orduko aldietan erabiltzen baita, non ez baita inor kontratatzen baimena eskatzen duen pertsona ordezkatzeko.

Testuinguru honetan, Barrualde-Galdakao ESIko Zuzendaritzak ohar bat atera berri du ostiralean, hilak 10, eta bertan esaten du profesional eta urte bakoitzeko 50 orduko baimen bat bakarrik emango dela, hau da, ez dira onartuko hainbat senideren baimenak aldi berean bateratzea. Erabaki korporatiboa bada, testuan esaten duten moduan, gainerako ESIak jarraian joan daitezke.

ESKrentzat murrizketa hau gure lan baldintzen aurkako eraso argia da. Gainera, murrizketa hau Eusko Jaurlaritzaren Mahai Orokorrean homogeneoki finkatutako irizpide baten emaitza dela esan dute. Hain zuzen ere, Mahai Orokorraren azken bileran, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu zuen funtzionarioen lan-baldintzak hobetzeko. Hau al da hobekuntza horietako bat?

Baimenak homogeneizatu nahi badituzte, langileen onerako homogeneizatu ditzatela, pentsaezina da Osakidetzan, adibidez, gure seme-alabei kontsulta medikoetara laguntzeko baimenik ez izatea. Administrazio publiko askotan aspaldi aitortua dagoen baimena hain zuzen ere.

ESKn argi daukagu gure indar guztiekin borroka egingo dugula honen eta beste edozein murrizketaren aurka. Lan eskubideen arloan, ATZERA PAUSORIK EZ!

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56