Azkenean, Osakidetzak justiziak agindutakoa bete egin du eta urriko nominan, garapen profesionaleko 2011ko deialdiko atzerakinak ordaindu egin ditu. Epaitegiek Osakidetza zigortu egin zuten eta behartu zuten bertan behera utzi zuen deialdiaren osagarriak ordaintzera, atzerakinak barne. Epaian aitortu zenez, Osakidetzako 10.000 langilek ez zuten nominan jaso zegokien soldata-osagarria, jasotzeko eskubidea izan arren.

Baina orain ordaindu duena garapen profesionalarengatik daukan zor osoaren zati bat besterik ez da. Osakidetzak soldata eskala bikoitza sortu egin du langileen artean: batetik, lanbide-garapenera sartzea eta hori kobratzea izan dutenak, eta bestetik, merezimendu berdinak eduki arren, deialdian parte hartzerik izan gabe kobratzen ez dutenak, edo dagokiena baino gutxiago kobratzen dutenak. Osakidetzak diskriminazio onartezina sortu du, behin eta berriz salatu duguna, eta beste behin, berehala amaitutzat jotzeko eskatzen duguna.

Osakidetzak garbi adierazi du ez daukala deialdi ezarengatik zor dituen atzerakinak ordaintzeko asmorik, baina lan berdinak, soldata berdina izan behar du. Osakidetzarentzat, lehen mailako eta bigarren mailako langileak daude.

Egoera ikusita, berriro ere, honakoa aldarrikatzen dugu:

1.- Deialdi-ezagatik kalteturik dauden langileei zor zaizkien diru-kopuruak berehala ordaintzeko eskatzen dugu, eta hortaz gaur egun dagoen soldata-eskala bikoitzarekin amaitzeko. Eta ordainketa horiek egin behar zaizkie, langile guzti horiei, atzerakinekin. Osakidetzak atzerakin guztiak ordaindu behar ditu, orain ordaindu dituenak baino gehiago zor bait ditu.

2.- Lanbide Garapenaren eredu berri bat negoziatzeko eskatzen dugu, irizpide objektiboen arabera eta diskriminaziorik gabe; oraingoa ez bezalako beste eredu bat adostearren. Hasieratik agertu genuen gure desadostasuna oraingo ereduarekin, eta ordezko aukerak proposatu genituen.

Guzti hau aldarrikatzeko egingo ditugun elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen zaitugu:

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea – Azaroak 19an – 11.30tan.


Santiago Ospitalea – Azaroak 20an – 12.00tan.


Donostia Unibertsitate Ospitalea – Azaroak 21ean – 11.00etan.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93