Zentro koordinatzaileetan medikurik ez dagoenean, erizaintzako adjuntuak ez die erizainei inolako idatzirik, agindurik ezta prozedurarik ematen. Informazioa oso eskasa da eta askotan ez da ezer iristen, edota email motz baten bidez abisatzen die medikurik ez dagoela.

Erizaintzako adjuntuaren dimisioa eskatzen dugu, era honetara lan egiteak erizainei eta pazienteei arriskuak sortzen dizkietelako.

Erizainak “behartuta” daude medikuek artatu behar dituzten osasun arazoak telefonoz artatzera, zuzendaritza taldeak sinatutako algoritmo azkarrik gabe.

Medikuek berriz, beste zentro koordinatzaileetan medikuren bat falta denean, ez dute protokolorik ezta inolako jarraibiderik ere, horretaz gain lan karga handitzen zaie beste zentro koordinatzaileetako erizainen deiei erantzun behar baitiete eguneroko lanaz aparte.

Maiatzak 23an Gipuzkoan eta Maiatzak 31an Bizkaian erizainek bilerak izan zituzten zentro koordinatzaileetaz hitz egiteko. Bilera hauetan ez zen inolako argibiderik eman zergatik ari garen egoera hau pairatzen, egoera honek  lankide askorengan izugarrizko babesgabetasuna sortzen duelarik.

Bilera hauek antzuak izan dira. Erizainen adjuntuak asko hitz egin zuen baina egoeraren inolako analisirik egin gabe, eta sortutako egoera honi konponbiderik eman gabe.

Sortutako ondorioak eta galderak:

  1. Lan egiteko modu hau ez da egokia: Kalitatezko erantzun bat ematea nahi badugu, zentro koordinatzaileetan hiru estamentutako langileak behar ditugu lanean. Ezin dugu beste erara lan egin, sortzen diren arriskuak ezin direlako onartu ez pazienteentzat ezta langileentzat ere.

  2. “Kontingentzia moduan” lana egitea izugarrizko astakeria dela iruditzen zaigu, eta erabaki hau hartu dutenen erantzunkizuna izan behar du.

  3. Atsekabetu egiten gaitu erizaintzako adjuntuak inolako azalpenik ez ematea egoera honi buruz, egoera honek sortzen duen babesgabetasuna kontutan hartu gabe.

  4. Orain arte egoerak kalte garrantzitsurik sortu ez izanak ez du gure kezka murrizten, egoera honek sortu ditzaken ondorioak oso serioak izan daitezkeelako bai pazienteengan baita langileengan ere.

Erizainen adjuntuaren dimisioa eskatzen dugu eta zuzendaritzak zentzugabekeria honi amaiera eman dezala. Zentro koordinatzaileei soluzioa bilatu dezatela, behar diren medikuak jarriz, pazienteen eta langileen onurarako.

 

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93