XANTAIA OSAKIDETZAKO EPEKO PLAZETAN
Igandeko egunkarietan irakurri dugu Osakidetzak EPEko eskaintza 3.600 plazetara igotzeko prest agertzen dela sindikatuok Urdulizeko Ospitaleko sukaldea kanporatzeari uko ez egiteko baldintzarekin. Argudio bakarra, gestiorako zailtasuna.
Beste behin ere Osakidetzak negoziazio kolektiboa galbideratzen du modu mafiosoak erabiliz. Mafiosoak bai, ezin bait da bestelako hitzik erabili xantaian oinarritzen denarekin.
Osakidetzak 3600 plazatako EPEa deitzea eskaintzen du. Azkenengoak baino EPE handiagoa, baina sektorearen behar eta ahalmenetik (administrazioarentzat ez du kostu ekonomikorik) oso urrun gelditzen dena. Gaur egun 35.000 langile gara, hauetatik 14.000 (ia %40a) behin-behineko izaera dugu. Gainera hauen artean talde garrantzitsu bat (5 000 inguru 2015ean) lanpostu estrukturalak dira.
Europako auzitegiak Administrazio Publikoko kontratazioaren zati handi bat Iruzurrezkotzat jo du berriki. Hala ere, Osakidetzak behin-behinekotasuna %8rarte jaisteari uko egiten dio, espainiar estatuak ez bezala. Nor da erruduna orain Madrilgo inposaketei leporatu ezin zaionean?
SUKALDEA URDULIZ-ALFREDO ESPINOSA OSPITALEAN
Osakidetzak beste aldetik, sukaldeak kanporatuak egon daitezen nahi du, gestioaren zailtasuna argudio bezala erabiliz. EAJko jaun andreak, Osakidetzak sukaldeen gestioan esperientzia handia dauka. Gurutzeta eta Santa Marina bezalako ospitaleak gestio guztiz publikoa daukate eta erabiltzaileen balorazio oso onak dauzkate.
Aipatzekoa da Diario Vasco-k 2010ean kaleratutako txostena. Bertan, Gurutzetako Sukaldeko Zerbitzu-burua den Javier Ruiz jaunaren hitzetan, “pribatizatutako edo sistema mistoa duten sukaldeetako menuak (Galdakao eta Santiago), gestio guztiz publikoko sukaldekoak baino garestiagoak dira (Gurutzeta adibidez)”
Zuek, zuen akordioak betetzen ez dituzuenean, arau demokratikoak hausteaz gain, hiritarrei ekonomiaren gaineko inpaktuari buruzko kalitatezko ikerketarik azaltzeari uko egiten diozue. Eta ez duzue egiten ikerketa horrek azalduko bait zuen pribatizazioak, gaur egun, diru-kutxa publikorako gain-kostua, zerbitzu kalitatearen galera eta prekarietatearen hazkundea suposatzen duela. Argi geratu zen Nafarroako Ospitaleko sukaldearen pribatizazioarekin; erabiltzaileen milaka salaketekin eta Nafarroako Kontuen Ganbararen informearekin, non, foru diru-kutxarentzako suposatu zuen gain-kostua plazaratzen zen. Orain dela hilabete gutxi Nafarroako sukaldea esparru publikora itzuli zen. Ez dizue ematen zertan pentsatu?
Osakidetzak asaldatuta dabil OARC/KEAO-k ESKri arrazoia eman zionetik, sukalde, garbitegi, lisaketa eta garbiketa zerbitzuen lizitazioa geldiaraziz. Ordutik hona, ospitaleko irekieraren gestioa negargarria izan da, hainbat atzerapenekin. Esperpentoaren inguruko zentzugabekeria, non langileen lan baldintzak ez diren errespetatuak izan, eskubide eta soldata murriztuak sortuz.
Gestio kaxkar honek diru publikoaren xahuketa ekarri du. Adibide argia dugu benetako osasun aktibitateetara moldatzeko burutu diren hainbat berrinbertsioetan (miloi bat euro daramatzagu xahututa erreformetan). Azkenengoak: klimatizazioarekin arazoak, Endoskopiako hormak bota eta plomatzera behartu duen aurreikuspen falta, etab.
Osakidetzak onartu behar du OARC/KEAO-k arrazoia ematen digula funtzio publikoko mahai orokorraren eta lan baldintzen akordioak betetzen ez dituela egiaztatzen duenean. Akordio hauetan Osakidetzak zerbitzu berriak ez kanporatzera konprometitzen da. Hortaz, egoera honen arduradun bakarra Osakidetza da.
BI FRONTE: KONTRATAZIO EGONKORRA eta PUBLIKOAREN DEFENTSA.
EAJko jaun andreak. Darpon jauna, ESKak ez du onartuko hedabide publikoetatik gezurrak izurtzea eta alde sozialari xantaia egitea. Ez dugu onartuko sektorearen prekarizazioan eta pribatizazio ereduetan sakontzen duten justifikaziorik gabeko proposamenik ekar dezaten.
ESKak Osakidetzaren kontratazio politikari 180º-tako bira eskatzen dio, kalitatezko enpleguaren alde apustua egin dezan. Bakante guztiak hartzen dituen EPE bat plazaratzea behin-behinekotasuna %8tik behera mantentzeko. Behin-behinekoen kontratazio duina eta tratu egokiagoaren alde egitea. Herritarren arteko desberdintasunak areagotzen dituzten eredu pribatizatzaileen aurrean, publikoaren alde apustu garbia egitea. Azken finean, zerbitzu publikoak eta hauen kalitatea indartzea baimenduko duen bira eskatzen diogu Osakidetzari.