Osasun Sailak ez du sakoneko akatsik onartzen, eta Mahaiko koordinatzaileak ezarritako metodologia opakua, partziala eta antidemokratikoa da, eta, gainera, desberdinen arteko eztabaida osasuntsua ebasten du. ESK-k 'Behar dugun Osakidetza' txostena argitaratu du Osakidetza birfundatzeko 81 neurrirekin.

 

«  ESK baztertu egin dute  Osasun Sailak sakoneko akatsak onartzen ez dituen diagnostiko batekin bat ez datorrelako »

 

Publizitatea emateko Ituna

ESK sindikatua Euskal Osasun Itunetik kanpo utzi dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak diagnostikoan akatsak aitortzen ez dituelako eta bertako koordinatzaileak ezarritako metodologia opakoa, partziala, antidemokratikoa eta, gainera, desberdinen arteko eztabaida osasuntsua ebasten duen diagnostiko batekin bat ez datorrelako. "Publizitate Itun" honen helburua herri-mobilizazioa isilaraztea eta Osakidetzaren egoera tamalgarriaren arduraduna den EAJren irudia zuritzea da. Gure ustetan ezinbestekoa da herritarrek eta langileek mobilizazioei eustea, aldaketak sakonak izan daitezen eta ez daitezen iragarki-itxurako partxeetan geratu.

Azterketan sakontasunik ez dagoenez, ESK sindikatuak "Behar dugun Osakidetza" txostena argitaratu dugu gaur. Bertan, Osakidetzak gaur egun bizi duen kaos-egoerara eraman duten sakoneko arrazoiak azaleratzen dituen diagnostiko bat egiten dugu. Dokumentu honetan 81 proposamen egiten ditugu kalitatezko osasun-zerbitzu publiko bat bermatzeko, non herritarrek merezi duten zerbitzua izango duten eta langileek dagokien baldintzetan lan egingo duten.

 

ESK beti parte-hartzeko prest

Euskal Osasun Ituna prestatzeko mahai bilera deitu zuen Osasun Sailak irailaren 5ean, baina ESK sindikatua ez zuten gonbidatu. ESKk beti adierazi izan du prest dagoela osasun publikoaren norabidea erabakiko duten foro guztietan parte hartzeko, eta horregatik, mahai honetan parte hartzea eskatu zuen. Mahaiaren koordinatzaileak eskaera onartu zuen, eta ESKk bigarren bileran parte hartu zuen.

ESKren ustez, koordinatzaileak aurkeztutako hasierako diagnostikoak autokritika falta zen eta ez zen arazoaren muinera iristen. Eusko Jaurlaritzak prestatutako "Publizitate Itun" honen benetako helburua “zerbait aldatzen ari dela ematea da , ezer ez aldatuz", ahots kritikoak isilaraztea soilik bilatuz, demokratikoki aukeratutako esparruetatik urrun dauden erabakiak hartzeko eredu bat bultzatuz eta presio lobbyistako eredu amerikarrera hurbilduz.

Urteetan zehar euskal gizarteak egindako protestak behartu du EAJ Itun hau sortzera, baina ez dute egiazko eta borondate sendoz osatutako osasun publiko on bat eskaini nahi, baizik eta boterearen nagusitasuna galtzeko beldurragatik.

 

 

Metodologia opakoa, partziala eta antidemokratikoa

Gure ekarpenak egin baditugu ere, ESKk Osasun Sailak ezarritako metodologiarekin topo egin du, non koordinatzaile bat izendatu duten, eta koordinatzaile horrek, epaile eta aldi berean parte izanik, bere kabuz erabaki du zer ekarpen sartu dokumentu amaieran eta zer ez, inolako azalpenik eman gabe eta eztabaida osasuntsua eragotziz, parte-hartzaileek erabaki horietan eraginik izan gabe. Prozesu hori ESKtik iluntzat, partzialtzat eta antidemokratikotzat jotzen dugu.

Horrez gain, ESKk koordinatzaileak ezarritako " adostasun baztertzailearen " metodoa arbuiatzen du, honela laburbiltzen dena: 'eztabaidatu gabeko diagnostikoa gustuko ez baduzu, kanporatzen zaitut'. ESKk argi utzi nahi du mahaitik ez dela joan, bota egin dutela, metodologia antidemokratikoa eta errealitatearen aurkako diagnostikoa erabiliz, Osakidetzako egiturazko arazoei irtenbidea emango ez diena.

 

Ezin dugu diagnostiko irreal bat babestu

ESK-k ezin du onartu 2010eko hamarkadatik aurrera Osakidetzan ezarritako kudeaketa-ereduaren kritikarik jasotzen ez duen diagnostikoa. Eredu horrek ez du erraztu arreta unibertsala ezta berdintasuna ere, eta ez du hobekuntzarik ekarri; aitzitik, gure Lehen Arreta desegitea ekarri du, ospitaleak kolapsatu eta saturatuz. Eredu horrek arreta gaixotasunean zentratu du, prebentzio-ikuspegia alde batera utziz, eta zuzendariek gure profesionalak modu txarrean tratatu dituzte, erabakiak modu unilateralean hartuz, ez profesionalen eta herritarren partaidetza kontuan hartu gabe.

Era berean, OPA, Lehen Arreta Arnasberritzen edo Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua bezalako gizarte-eragileen parte-hartzea faltan bota dugu; eta, aldi berean, osasunean interes zuzena duten entitate pribatuen presentziak kezka sortu digu.

 

Mobilizazioaren alde egiten dugu

Egoera horretan, ESK-k euskal gizarte osoaren mobilizazioaren aldeko apustua indartu du, osasun publikoaren defentsarako plataformek bultzatuta eta Osakidetzako langileen babesarekin, tresna onena bezala, "publizitate-itun" baten aurrean. Itun horrek Jaurlaritzako alderdien aurkako presioa desaktibatu baino ez du egin nahi, ez baitu benetan bere erantzukizuna aitortu nahi.

 

Osasun Itunaren metodologia

Osasun Itunaren diagnostikoa

 

 


 

 

‘Behar dugun Osakidetza’ txostena

Autokritika eta ausardia faltan daudenez, Euskal Osasun Itunaren Mahaiak Osakidetzaren benetako egoeraren argazki bat izateko, ESK sindikatuak ‘Behar dugun Osakidetza’ izeneko txostena publiko egin nahi du. Bertan, Osakidetzaren birsortzean laguntzeko 9 ardatz eta 81 proposamen aurkezten ditugu, euskal gizartearen eta bere langileen beharrei erantzuteko. Osasun Sistema Publiko, Eskuragarri eta Demokrati-ko baterako neurriak.

Gure Osasun Sistema Publikoaren oraina eta etorkizuna jokoan daude, Eusko Jaurlaritzak eta bertako alderdi politikoek gure osasuna pribatizatzeko hautua egin duten honetan. Bidegurutze honetan, ESKk publiko egiten du ‘Behar dugun Osakidetza’ txostena, non arreta eskatzen duten bederatzi ardatz nagusi identifikatzen ditugun. Haien artean, Lehen Arretan inbertsioak handitzeko beharra, sektore pribatuko lankidetzak etetea, eta antolaketa-egitura erreformatzea nabarmentzen dira, partaidetza demokratikoa sustatzeko. Era berean, zerbitzuen eskaintza anizteko eta osasun-laguntzan ikuspegi integralagoa lortzeko beharra nabarmentzen da, baita talderik ahulenekiko arreta hobetzea, pertsonalaren kudeaketa eredua aldatzea eta herritarren harreman-eredu berria sustatzea ere. Azkenik, Osakidetzan osasun ezagutza eta berrikuntza nola txertatzen diren berrikusten da.

Txosten osoa ‘Behar dugun Osakidetza’

 

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93