Oraingoan alderdi guztiak ados jarri dira Osasun Sailari profesional gehiago eta instalazioetan hobekuntzak egiteko eskatzeko, besteak beste.
Zalantzarik gabe, minbiziak jotako haurren asistentziaren kalitatearekiko plantillaren eta familien inplikazioak ekarri gaitu honaino, bidean topatu dituzten zailtasunak gorabehera.
ESKk behin eta berriz salatu ditu zailtasun hauek, hala nola Europako Estandarretan haurrentzako minbizi-unitateei erantzuteko ezarritako ratioak ez betetzea.
ESKrentzat oso albiste ona da plantillaren eta familien borroka parlamentuak onartu izana eta Osasun Sailari eskaera hori egitea. Pozten gara borroka honetan gure ekarpen xumea egin ahal izan dugulako, eta Osasun Sailak legebiltzarraren agindua bete dezan adi egongo gara.
Freepik-en irudia