HAUTESKUNDERIK GABE Bizkaiko Lehen Arretan

Kargatzen...

2019ko ekainaren 6an, Barrualde Galdakao ESIko zuzendari gerentea, pertsonaleko zuzendaria eta integrazio asistentzialeko zuzendaria Bermeoko osasun zentroko langileekin bildu ziren. Langileek konponbide bat eskatzen zuten, zentroan dagoen pediatra faltak eraginda, familia-medikuek arreta pediatrikoa eskaintzeak sortzen dituen arazoentzat.

Bertaratu zirenek ia ez zuten euren eskaerak eta arrazoiak azaltzeko astirik izan, planteatutako arazoa, bai eta langileak ere, gutxiesten hasi baitziren hiru zuzendariak «lotsa eta lotsa gaiztoa sentitzen» zutela esanda. Tonu isekari eta erdeinuzkoan jarraitu zuten, «lankide txar» bezala deskribatu zituzten, «bokaziorik ez zutela» esan zieten, «talde txar bat zirela» eta horrelako esamesa ezatseginen abar luze bat.

Bilera kutsatua geratu zen eta tentsioak eta tonuak ez zuen hobera egin.

Bermeoko pediatriako populazioa 1425 eta 1226ko bi kupotan banatutako 2650 haurrek osatzen dutela gogoarazten dizuegu. Pediatriako bi plaza besterik,  gehiegizko kupoa dutenak  eta akordioak betetzen ez dituztenak. ESIak urteak daramatza behin-behineko langileekin sendotzen. Bermeok pediatra bat gehiago behar du,  pediatriako arreta artatzeko eta familiako medikuen inplikazioa ekiditzeko.

Hiru zuzendarien jarrera eta euren komentarioak tratu iraingarri eta langileen duintasunaren aurkako dira. Bileraren zioa zen lan arazoa konpondu gabe geratu zen eta langileak kikilduak eta makurtuta sentitu ziren. 

ESK-k ez du langileak horrela tratatzea onartzen eta bileran izan ziren zuzendaritzako kideen jarrera salatzen du.

ESK-k langileei bere babesa ematen eta gertaera hori salatzeko eta erantzukizunak eskatzeko hartu nahi dituzten neurrietan bere laguntza eta aholkularitza eskaintzen die.

Video de la concentración celebrada ayer en Bilbo

Atzo Bilbon egindako elkarteratzearen bideoa