20 hilabete baino gehiago daramatzagu Gureak Arabako langile guztientzat hitzarmen berri bat lortu nahian. Gerentziak egungo hitzarmenaren baldintzak okertu nahi ditu.

 

Gureak Araba

 

« Gureak Araba-ren ezezkoaren aurrean,  aurre egiteko unea  iritsi da »

 

Gure aldetik, 2 urteko indarraldiko hitzarmen berria onartuko genuke, aurreko hitzarmenaren testu osoa errespetatzen jarraitzen bada, honako hauek izan ezik:

  • % 6,5eko soldata-igoera hitzarmen berri honetarako. Gainera, hitzarmeneko tauletan igoera bat egingo da C langilearentzat (langileriaren ehuneko handi bat), 1.000 €-ra iritsi arte (egungo LGS).

  • Poltsari dagokionez, langileriaren ezaugarriak kontuan hartuta:

    • Poltsa-orduak urte horretako abenduaren 31n likidatuko dira.

    • Egunean 8 orduko lanaldia ez gainditzea. 80 orduko poltsa, gehienez.

    • 8 orduko poltsa positiboa, 12 orduko atsedenaldia sortuko duena.

    • 8 orduko poltsa negatiboa, 6 ordu berreskuratu.

  • 3 larunbat libre EROSKIn.

  • 8 orduko lanaldia lantokietan.

 

Gureak Araba

 

Enpresaren ezezkoaren aurrean, mobilizazioa

Zuzendaritzaren ezezkoaren aurrean, aurre egiteko unea iritsi da, aski dira adarjotzeak, langileak nazkatuta daude!!! Horregatik, kontzentrazio-egutegi bat sortu dugu, eta langile guztiak animatu nahi ditugu beren haserrea adieraz dezaten:

Kontzentrazioak zentro ezberdinetan:

  • Azaroaren 3an 13:30ean, GUREAK ARABAko ATEAN.
  • Azaroaren 10ean 13:30ean, DHL MERCEDESen.
  • Azaroaren 17an 14:00etan, EROSKI MANUEL IRADIERen ATEAN.
  • Azaroak 24an 13:30ean SASeko atean.
  • Abenduaren 1ean 13:30ean, PETRONOR GASOLINDEGIAREN aurrean, PORTAL DE BETOÑO KALEAN, 1.

Animatu eta parte hartu!

Gureak Araba Enpresa Batzordea

 

Enviser: grebalari aktiboenetako baten justifikaziorik gabeko kaleratzea salatzen dugu

Greba amaitu eta 12 egunera, Gasteizko lorazainen grebako pertsona aktiboenetako bat kaleratu zuten justifikaziorik gabe. Kaleratzea baliogabetzeko eta Juan berriz Irakurri

Estatuari Martxoaren 3ko erantzukizunak bere gain hartzea eskatzen diogu eta mobilizaziora deitzen dugu

ELA, LAB, ESK, STEILAS sindikatuok eta Martxoak 3 elkarteak estatuak martxoak 3ko sarraskiarengatiko erantzukizunak har ditzan exijitzen dugu eta herritarrei Irakurri

Martxoak 3: 50 urte eta gero, borrokan jarraitzen dugu!

50 urte geroago, borroka horretan sortu ziren elkartasun-, partaidetza- eta entrega-balioak defendatzen jarraitzen dugu, eta gure bidean argituko gaituen itsasargia Irakurri

Geure burua immolatzea nahi dute. Segi dezagun borrokan!

Gure kaleratzea guk geuk sinatzea nahi duen Tubos Reunidoseko Zuzendaritzaren xantaiaren aurrean, gure enpleguen etorkizuna irmo defendatzeko eta matxinatzeko deia Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43