Azken aldian gure manifestazio eskubidean urraketak jasaten ari gara Eusko Legebiltzarrean elkartzen garenean eta onartezina da. Jarrera hori gure protestak eta gure presentzia ikusaraztea saihesten saiatzen da.

 

Protesta contra la universidad EUNEIZ en Vitoria-Gasteiz

 

Pasa den astelehenean, elkarretaratze bat egin genuen ESK eta STEILAS sindikatuek Eusko Legebiltzarraren aurrean, behar zen baimena aldez aurretik eskatuta, unibertsitate publikoaren alde eta EUNEIZ proiektu elitista eta pribatuaren kontra.

Elkarretaratzearekin hasi baino 2 minutu lehenago, baimena eskatutako lekuan, hau da, Legebiltzarraren aurrean ezin ginela jarri esan ziguten ertzainek, zentzu gabeko aitzakiak erabiliz (izan ere, haiek kokatu ziren guk jarri beharreko lekuan).

Azken aldian, gure manifestazio eskubidean urraketak jasaten ari gara eta onartezina da. Ez da lehen aldia, non Legebiltzarraren aurrean elkartzea oztopatzen gaituztela, eta Legebiltzarraren aurrean mobilizatzeko eskubidea dugula argi dugu, aski da jarrera honekin bisibilitatea eta gure presentzia baztertzeko nahian neurriak hartzen.

Covid-19a dela eta, beharrezko osasun-neurriak bai, baina ez erabili gehiegizko aitzakiak kontrol soziala areagotzelo. Manifestatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu eta Gasteizkoa gertatatutakoa berriro gerta ez dadin espero dugu!

 

Zaintza publiko eta komunitarioen aldeko manifestazioa Araban

128 kolektibok, elkartek eta eragilek zainketen aldeko akordio soziala sinatu dugu, eta mobilizaziora deitu dugu abenduaren 13an, larunbata, 12:30ean, Gasteizko Irakurri

CARME-ko langileek Arabako Aldundiak planteatutako murrizketak ezabatzea lortu dute

Hainbat hilabetetako mobilizazioaren ondoren, langileen % 38ko kaleraketak atzera bota da, eta plazak eta aurrekontua handitu dira. Garaipen horrek erakusten du Irakurri

Erakundeek planto eman diete Arabako esku-hartze sozialeko langileei

Arabako erakundeek gaur planto eman diete Arabako esku-hartze sozialaren langileei eta euren aldarrikapenak ere ez dituzte ere entzun nahi, sektorea Irakurri

Zigor oso larria Gasteizko Udalari, Enviserren grebarako eskubidea urratzeagatik

Lan-ikuskaritzak oso zehapen larria ezarri zion Gasteizko Udalari (7.501 €-tik 225.018 €-ra), Enviserreko lorezainen greba-eskubidea urratzeagatik. Zinegotziari bere akatsa onartzeko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39