Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

KANPAINAKO TRIPTIKOA 

Abenduan zehar, Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta, horrekin batera, prestazioak kudeatuko dituen legedi berria abian jarriko da. Euskal Autonomia Erkidegoan pobreak diren pertsonak, baina ez ilusioak sortu behar ditugu, gure lurreko pobreziarekin amaitzeko hoberako aldaketa.

 

EAJ, PSE ETA ELKARREKIN/PODEMOS EZKER ANITZA POBREZIAREKIN EZ AMAITZEA
ADOSTU DUTE

Elkarrekin/Podemos-Ezker Anitzarekin lortutako akordioa aurrerapen handitzat saldu da publikoki, arrazoi hauengatik:

  • Jasotzaile izateko eskubidearen adina 23 urtetik 18 urtera jaisten da. Praktikan ikusiko dugu 23 urtetik beherako zenbat gazte izango diren gai akordioak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzeko.
  • Pertsona bakarreko bizikidetza-unitate baten DSBEa Espainiako estatu osoan ezartzen den pobrezia-atalasearen berdina izango dela bermatzen du. Indize hori ez da EAEko DSBEa handitzeko berme bat; 2023rako, aplikatzekoa den pobreziaren atalaseak, 2021ekoa denak, hilean 803 euroko DSBEa bermatzen du; beraz, Espainiako pobreziaren atalasearekin lortuko den aurrerapena hilean 3 eurokoa izango da. Beste gauza bat, guztiz logikoa, EAEko pobrezia-atalasea ezartzea zitekeen, 2021ean 900 €-tik gorakoa.

Akordio horri BAI esatea da ontzat ematea DSBEaren eta EPOren hartzaileen %54 pobrezian mantentzen dituen lege bat, prestazioak kobratu arren.

Baina, EAJ-PSEk eta Elkarrekin/Podemos-Ezker Anitzak adostutako bi zuzenketa nagusiek ez ezik, akordioak jaso-tzen dituen beste 10 zuzenketek ez dute ezertarako balio lege-proiektu bat aldatzeko orduan. Lege-proiektu hori, batetik, pobreziarekin ez amaitzera bideratuta dago, eta, bestetik, jende pobrearen gaineko kontrola eta errepresioa sakontzera.

Elkarrekin/Podemos-Ezker Anitzak onartu duen akordioak BAI esatera behartzen du Lanbideko polizia berria sortzera, 25 pertsonako plantilla duen ikuskaritza-kidegoa, eta hori ez da batere beharrezkoa: izan ere, prestazio mota horietan iruzurra ez da %1era ere iristen. Laburbilduz, lege berri honi BAIETZ esateak EAJren eta PSEren proiektu hau legitimatzea da, eta, gure ustez, gehiengo absolutuaz gain beste babesik gabe geratu beharko luke proiektu bat da.

Maila ezberdin batean, baina norabide berean, EH Bilduren jarrerak ere tristuraz bete gaitu. EH BIilduk, abenduaren 22ko bozketan abstenziora jotzeko erabakiarekin, akats politiko larria egin du; izan ere, DSBEren erreforma legitimatzen ari da ezkerreko jarreretatik, eta erreformak ez du pobreziarekin amaituko, azken bi hamarkadetako mailan mantenduko du, gutxi gorabehera.
Horregatik guztiagatik, Argilan-ESK-k eta ESK-k DSBE erreformatzeko lege berri hau arbuiatzen dugu, Elkarrekin/Podemos-Ezker Anitzak lortutako
akordioa eta EH Bilduren abstentzioa barne.

Ziur gaude etorkizun hurbilean errealitateak arrazoia emango digula, eta bai Elkarrekin/Podemos-Ezker Anitzak, bai EH Bilduk, lege honek persona
txiroetan izango dituen gertakarien froga mingotsaren aurrean, azkenean onartuko dute koherenteena EAJren eta PSEren DSBEren erreformaren aurka
borrokatzea izango litzateke, lege bihurtzea saihestezina izan arren, hori baita etorkizunean lurperatu nahi dugun lege txar bati zilegitasuna kentzeko modua.

Pobreziarekin amaitu daiteke. Borondate politikoa baino ez da behar.

ABENDUAK 22 KONTZENTRAZIOA 10:30ean EUSKO LEGEBILTZARREAN (GASTEIZ)

KANPAINAKO TRIPTIKOA 

ARGILAN-ESK
ESK SINDIKATUA

 

Dozenaka gizarte erakundek salatu dute etxebizitza eskuratzeko prestazio sozialen murrizketa berria

Gaur, ehunka pertsonak Bilboko kaleak hartu ditugu etxebizitzarako sarbidean ematen ari diren murrizketen kontra. Irakurri

Dozenaka erakundek manifestazioa deitu dugu otsailaren 24rako Bilbon

Auzo-elkarteek, kolektibo sozialek, gizarte-bazterkeriaren aurkako eragileek, eskubide sozialen aldeko plataformek eta hainbat etxebizitza sindikatuk etxebizitza-prestazioak eskuratzeko orduan ematen ari diren Irakurri

Errekurtso judizial bat aurkezten dugu DSBEaren araudi berriaren kontra

Errekurtso judizial bat aurkezten dugu DSBEaren araudi berriaren kontra, araudi honek prestaziorako sarbidea mugatuko baitu eta eskubide gehiago murriztuko baititu. Irakurri

Protesta Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Etxebizitza Politikei buruzko Nazioarteko Biltzarraren" inaugurazio ekitaldian

Eusko Jaurlaritzak etxebizitza duina eskuratzeko prestazioei egindako murrizketen uholdea salatu dute kolektibo sozialek eta etxebizitzaren sindikatuek Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13