Gaur arratsaldean, Argilan-ESK partaide den Etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako ekimenak kontzentrazioa egin du 19:00etan, Andra Mari Zuriaren Plazan, Gasteizko bizilagun bat hil zela (Koldo Arribillaga), erakundeen utzikeriagatik salatzeko.

 

 

Kontzentrazio hau, Osakidetzako ordezkaritza sindikalarekin eta Osasun Publikoa Aurrera Plataformarekin batera deitu dugu.

 

PARAD LA GUERRA CONTRA LOS Y LAS POBRES

Osakidetza, Gasteizko Udala, Etxebide eta Lanbide arduradunak.

Maiatzaren 19an enparantza berrian egindako prentsaurreko baten bitartez Koldoren egoeraren berri eman genuen eta bertan, bizitegi-larrialdiaz hitz egin ezik, erakunde publikoen babesgabetasuna eta aporofobia ere salatu genuen. Inor ez kale gorrian plataforman askotan salatu izan ditugu gure hirian etxebizitzarekin erlazionatuta zeuden egoera lazgarriak, baina agian, honakoa samingarriena izan da.

Duela aste pare bat Koldo hil zen eta honen erantzule nagusiak euskal erakunde publikoen gizatasun falta, gizartearen klasismoa eta pertsona txiroei eskaintzen zaizkien baliabide eskasak dira. Jule Goikoetxeak ondo azaldu bezala “pobreak ez dira hiritartasun onberak haientzako egiten dituen lege, arau, eskubide eta laguntzetan ahokatzen”.

Koldori ez zioten ebakuntzarik egin interbentzioaren ostekoa egiteko leku “egokirik” ez zuelako, Koldori udaltzaingoak 600 euroko isuna jarri nahi zion bere lokalean bizitzen jarraitzeagatik, veste lekurik ez zuen bitartean, Koldori Lanbidek 9.000 euroko legez kanpoko zorra eskatzen zion, Koldori ez zioten bere egoera errotik aldatuko zuen alternatibarik eskaini, Koldo erakundeek hiltzen utzi dute.

Baina arazoa ez zen Koldorena, harrigarria iruditu daitekeen arren Koldoren egoeran bizi diren beste milaka pertsona daude gure gizartean, instituzioen gizatasun faltagatik egunerokotasunean haien bizitza arriskuan jartzen dutenak, diruenez axola ez direnak.

Kontzentrazio hau deitu dugun eragileok euskal erakundeei eskatzen diegu berma ditzatela osasun[1]arretarako eskubidea eta etxebizitza duina izateko eskubidea pertsona guztientzat. Era berean, gizarte-bazterkeria behingoz amaitzeko behar den borondate politikoa eskatzen dizuegu.

Mobilizatzeko deia helarazi nahi diegu bai gasteiztarrei bai kolektiboei, honakoa bezain gertakari latzik berriro kontatu behar ez izateko. 

 

Osakidetzako ordezkaritza sindikala, Osasun Publikoa Aurrera Plataforma, Inor ez kale gorrian ekimena

 
 

Justizia egiten da. Duela gutxiko bi kasuk ezkontzaren antzeko egoeraren presuntzioa ezartzen du.

Albiste onak ekartzen ditugu: Lanbidek eta Bilboko Auzialdiko Auzitegiko Lan arloko Atalak arrazoia eman digute Argilanen aholkularitza ematen aritu garen Irakurri

DSBEaren etetea "etxebizitzan baliozko titulurik ez izateagatik": zer gertatzen ari da eta zer egin dezakezu

Azken hilabeteetan ikusi dugu DSBEa jasotzen duten pertsona batzuk Lanbideren komunikazioak jasotzen ari direla gai honen inguruan. Azalduko dizugu zer Irakurri

Lanbideren dirubiltze kanpaina berria: DSBEan eta EPEan bidegabezko prestazioak jaso dutenen borondatezko epe ordainketa

Azkenengo asteetan, Argilan-ESK plataforman, ikusi dugu Lanbidek bidalitako komunikazio mota hauek asko areagotu direla. Honen esanahiaz, gertatzen ari denaz eta Irakurri

DSBEren edukiei eta zalantzei buruzko ikastaroa/prestakuntza

Azaroaren 3an eta 10ean, Argilan-ESK-k Diru-sarrerak Bermatzeko Sareari (DBE) buruzko oinarrizko prestakuntza-tailer bat antolatu dugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15