Langraizko ZIU mugikorra irekitzeko daten joan etorriaren ondoren, azkenean, urriaren 16an jarri da martxan Arabako zati handi batiestaldura emateaz gain Gasteizko osasun-larrialdiei laguntza emango duen dotazioa.

Albiste bikaina izan behar zuen gertaera hori lausotu egin da iaztik, langileei inposatu nahi izan zaizkien karteldegi defizitarioek eraginda. Azpimarratu nahi dugu Langileen Batzordeak proposamenak egin dituela eta saiatu dela karteldegiak osoak izan daitezen.

ESK-k behin eta berriz salatu du Osakidetzako Emergentziak-Kudeaketa Taldeak ez duela ezer negoziatu, eta Langileen Buruak ez duela inolako erraztasunik eman Langraizko ZIUko langileek gainerako langileen eskubide berberak izan ditzaten.

Karteldegien zentzugabekeria alde batera utziz, urriaren 16an dotazioa martxan jarri da, eta Kudeaketa Taldeko kiderik ez da bertaratu, irekiera horretan duten interes txikia erakutsiz. Hori gutxi balitz anbulantzia ez zegoen funtzionatzeko prest, eta langileek, Kudeaketa Taldearen laguntzarik gabe jarri behar izan dute martxan.

ESK-k Emergentziak-Osakidetzaren kudeaketa txarra salatzen jarraitzen du, baita zerbitzuan gaur egun bizi den egoera katastrofikoaz ere, batez ere koordinazio-zentroetan. Horregatik, kudeaketa-talde osoaren dimisioa eskatzen jarraitzen dugu, eta mobilizazioekin jarraituko dugu irtenbide bat egon arte.

 

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56