
Osakidetzaren 20/21/22 OPEan erantzun-orri berria sartu zen, erantzunak baliogabetzea eta zuzentzea errazteko helburuarekin. Hasiera batean hartutako erabakia onuragarria izan zitekeen oposizioan ari ziren pertsonentzat, baina erantzun-orria berriaren erabilera azaldu izana azterketa bera egiten ari ziren bitartean konpondu nahi zirenak baino arazo gehiago sortu zituen. Proba hasi baino minutu batzuk lehenago epaimahaiak ematen dituen oharrei arreta handia jartzea gomendatzen dizuegu
ESK sindikatuaren iritziz, aldaketa horren berri probak hasi baino egun batzuk lehenago eman behar zen; erantzun-orria OPEren webgunean argitaratu behar zen, dagokion erabilera-azalpenarekin batera, oposiziogileek aurretik ezagutu eta ohitu ahal izateko.
Nerbioek, azterketak egin ziren gela bakoitzean emandako azalpen desberdinek, eta erantzun-orri ezezagun bati aurre egin beharrak ziurgabetasuna eta nahasmena sortu zituzten hain tentsio handiko une batean.
Testu honekin batera doan irudian erantzun-orriaren atzealdean agertzen diren azalpenak ikus daitezke, baina jarraian beste zenbait argibide gehituko ditugu, nahi den aukera markatzerakoan akatsik egon ez dadin.

Erantzunak galdera bakoitzaren ondoan agertzen diren lau zirkuluetako batean (barruan letra dutela) betez ematen dira.
Erantzuna baliogabetu nahi bada, aldatu nahi den letraren azpian dagoen laukia bete behar da; errenkada hori ezkerrean “anular” edo “ezezt.” gisa markatuta dago. Zuzentzat hartuko den erantzuna azpiko laukia bete gabe duen letra izango da.
Gogoratu, halaber, oso garrantzitsua dela NAN edo AIZ eta azterketa-eredua behar bezala betetzea. Bestela, azterketa zuzendu gabe geratuko da eta ez da erreklamaziorik aurkezteko aukerarik egongo.









