Lekualdatze-Lehiaketak langile finkoei aukera ematen die beren lanpostua lantoki edo ESI ezberdinetara mugitzeko.
Azkenaldian kontsulta ugari jasotzen ari gara Osakidetzako Lekualdatze-Lehiaketan parte hartzeko behar den prestakuntzari buruz. Osakidetzak kategoria guztietarako eskatzen duen prestakuntzaren gehieneko puntuazioa 22,5 puntukoa da, baina langile fakultatiboen prestakuntzak 25 puntura arte balora daiteke.
Lekualdatze-Lehiaketaren bidez, Osakidetzan plaza finkoa duten langileek bere lanpostua modu iraunkorrean lantokiz edo ESIz aldatu dezakete. Horretarako, lehiaketa-prozesu baten mende jartzen dira, non lan egindako denboraren baremoa, beste prozesuekin alderatuz, nabarmen murrizten den. Oro har, 0,099 puntu ematen dira lan egindako 30 egun bakoitzeko, eta ez 0,25 puntu OPE 20/21/22 + E prozesuan eman ziren bezala. Prestakuntzak eta hizkuntza-profilek ere puntuatzen dute. Jarraian, kategoria nagusietan ematen den puntuazioaren laburpena aurkezten da.

Gogoratu behar da aldi-baterako barne-promozio egoeran lan egindako denbora egiten ari zaren kategoriari egozten zaiola, eta ez jatorrizko kategoriari. Horri buruzko informazio gehiago hemen duzu.
Prestakuntzaren puntuazioa
Lekualdatze-Lehiaketan prestakuntza ez da Garapen Profesionalean bezala barematzen. Garapen Profesionalean ikastaroen iraupena lehenesten da; lekualdatze-lehiaketan, berriz, egindako ikastaroen kopurua.
Adibide argi bat jartzearren: 100 eta 200 ordu arteko ikastaro batek 3 puntu ematen ditu Lekualdatze-Lehiaketan; Garapen Profesionalean, ordea, 0,12 puntu ematen dira orduko (100 orduko ikastaro batek 12 puntu emango lituzke), edo 1,2 puntu kreditu bakoitzeko, eta ikastaroaren benetako ordu kopuruaren arabera handituz joango litzateke.
Hori dela eta, Lekualdatze-Lehiaketan prestakuntza-ordu gehiago behar dira gehieneko puntuetara iristeko, nahiz eta egindako prestakuntza guztia kontuan hartzen den; Garapen Profesionalean, aldiz, honako tarte hauen arabera baloratzen da:
1. mailarako, Curriculum Vitae-an baliozkotutako prestakuntza guztia kontuan hartzen da.
1. mailatik 2. mailara igarotzeko, azken 6 urteetako prestakuntza kontuan hartzen da.
2. mailatik 3. mailara igarotzeko, azken 7 urteetako prestakuntza kontuan hartzen da.
3. mailatik 4. mailara igarotzeko, azken 7 urteetako prestakuntza kontuan hartzen da.
Euskararen ezagutza honela baloratuko da:
3. Hizkuntza Profila: 10,5 puntu (eskakizuna den kategorietan).
2. Hizkuntza Profila: 7 puntu.
1. Hizkuntza Profila: 3,5 puntu.
Kategoria batzuetan ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutza ere baloratuko da, hizkuntza bakoitzeko gehienez 1,5 puntu lortu ahal izanik.
Merezimendu hori Hizkuntza Eskola Ofizialeko edo baliokideko ziurtagiria aurkeztuz egiaztatuko da.
I.– Hizkuntzen Erreferentziarako Europako Marko Bateratuko C-2 eta C-1 mailetako tituluak eta baliokideak 1,5 punturekin baloratuko dira.
II.– B-2 mailako tituluak eta baliokideak 1 punturekin baloratuko dira.
III.– B-1 mailako tituluak eta baliokideak 0,5 punturekin baloratuko dira.
Posible da Osakidetzan lanpostu finkoa duten hautagai askok —Lekualdatze-Lehiaketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza— prestakuntzan gehieneko puntuazioa izatea, EPEan edo Garapen Profesionalean parte hartzeko behar izan baitzuten. Hala ere, E taldeko kategorietan (zerbitzuetako langilea edo zelaria), EPEan prestakuntza kontuan hartzen ez denez, askoz sailagoa da 22,5 puntuetara iristea, hori baita lekualdatze-lehiaketan lor daitekeen gehieneko puntuazioa.
Deialdi bakoitzean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak prestakuntza-jarduera bakoitzerako eskakizunak, ebaluazio-prozedura eta eman beharreko puntuazioa ezartzen ditu.
Lekualdatze-Lehiaketa bakoitzean lor daitekeen gehieneko puntuazioari buruzko datu eguneratuenak 2017ko azaroaren 28ko astearteko 227. EHAAean eta 2017ko azaroaren 30eko osteguneko 229. EHAAean argitaratutakoetan agertzen dira, eta bakoitzaren esteketatik deskarga daitezke.
Argitalpen horietan ezartzen da eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin lotutako ikastaro espezifikoetara joatea barematuko dela; horregatik, zure kategoriari lotutako ikastaroak egitea gomendatzen dugu.
Honako erakunde hauek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak baloratuko dira:
Erakunde ofizialak
Unibertsitateak
Osasun-erakundeak
Elkargo profesionalak eta elkarte zientifikoak
Administrazio publikoa
betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten parte ez badira.
Titulazio bat baliozkotuko den ala ez erabakitzeko irizpideak Garapen Profesionalerako indarrean daudenen oso antzekoak dira; beraz, honako artikulu hau ere kontsultatzea gomendatzen dizugu, gaur egun zein ikastarok puntuatzen duten azaltzen baitugu bertan.
Qué está pasando con los cursos en el desarrollo profesional
Osakidetzako Lekualdatze-Lehiaketarako eskakizunen bilaketa errazteko eta merezimenduen puntuazioa kalkulatu ahal izan dezazun, goian estekatutako dokumentuak kategoriaka banakatuko ditugu, bakoitzaren esteketatik deskargatu ahal izateko.
FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEA
- Fakultatibo espezialista medikoak
- Biologiako F. Teknikoa
- Farmaziako F. Teknikoa
- Odontologiako F. Teknikoa
Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea kontuan hartzen da.
FAKULTATIBO ESPEZIALISTA FAMILIA-LMT MEDIKUA ETA FAKULTATIBO ESPEZIALISTA PEDIATRA-LMT MEDIKUA
Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea kontuan hartzen da.
- Erizaina
- Lan-osasuneko erizaina
- Osasun mentaleko erizaina
- Fisioterapeuta
- Emagina
- Terapeuta okupazionala
Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea kontuan hartzen da.
TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIO
- Anatomia Patologikoa eta Zitologiako Teknikari especialista
- Audioprotesiko Teknikari especialista
- Dietetikako Teknikari especialista
- Osasun-Dokumentazioko Teknikari especialista
- Laborategiko Teknikari especialista
- Erradiodiagnostikoko Teknikari especialista
- Erradioterapiako Teknikari especialista
- Aho-hortzetako higienista Teknikari espezialista
- Ergonomia Prebentzio eta Psikosoziologia Goi-mailako Teknikaria
TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIO
- Erizaintzako laguntzailea
- Osasun Mentaleko Erizaintzako laguntzailea
- Osasun Mentaleko monitorea
- Farmaziako laguntzailea
KUDEAKETAKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK
A-2 TALDEA GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
- Informatikako goi-mailako teknikaria
- Mantentze-lan eta instalazioetako goi mailako teknikaria
- Liburuzaina
- Administrazio eta Kudeaketako goi mailako teknikaria
- Ekonomia arloko goi mailako teknikaria
- Zuzenbide arloko goi mailako teknikaria
- Euskararen normalizazioko goi mailako teknikaria
- Antolakuntzako goi mailako teknikaria
- Segurtasun, Prebentzio eta Higieneko goi mailako teknikaria
Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea kontuan hartzen da.
B2 KUDEAKETA ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK
- Gizarte-langilea
- Mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikaria
- Ingeniari teknikoa
Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea kontuan hartzen da.
C2 KUDEAKETA ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK
- Administraria
Informatikako ezagutzak baloratzen dira (IT Txartelak).
C3 KUDEAKETA ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK
- Sukaldaria
- Informatikako teknikaria
D2 KUDEAKETA ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK
-
Administrazio-laguntzailea eta erabiltzaileari arreta emateko langilea
Informatikako ezagutzak baloratzen dira (IT Txartelak).
D3 KUDEAKETA ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK
-
Mantentze-ofizialak
E KUDEAKETA ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK









