Gaur, langileekin batera, elkarretaratzea egin dute Etxebarriko Osasun Zentroan, zentro horretan bizi duten egoera salatzeko. Arazoa ez da berria, udaz uda errepikatzen da eta hainbat zentrori eragiten dio. ESIaren eta Eusko Jaurlaritzaren inbertsio faltaren ondorio zuzena dena.


ESK-k eta ELAk elkarretaratzea egin dute gaur Etxebarriko Osasun Zentroan, urrunetik datorren arazo bat salatzeko: erabiltzaileek eta langileek udan jasaten dituzten tenperatura altuak osasun-zentro askotan. Gaur egindako mobilizazioan, Barrualde Galdakao ESIan beroaren aurkako prebentzio-neurririk ez dagoela salatu dute.

Egoera hori urtez urte errepikatzen da, gero eta modu bortitzagoan, eta Barrualde ESIko Zuzendaritzak eta Osakidetzak ez dute neurririk hartzen herritarren eta langileen osasuna bermatzeko. Langileen kasuan azpimarratu behar dugu lanaldi osoan tenperatura altuak jasaten dituztela.

ELAk eta ESK-k salatu dutenez, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean ezarritako tenperaturak gainditzen ari dira, baina hala ere ez da neurketarik egin, prebentzio ordezkariek behin eta berriz eskatu duten arren.

Osakidetzaren erantzuna da arazoa "aztertzen" ari direla, "mantentze-lanen esku" dagoela, obrak "zailak" direla edo ezin direla "pinguino" gehiago jarri elektrizitate-gastuagatik.

Bitartean, Basauriko anbulatorioko korridoreetako beroak sinkopeak eragin ditu eta Urduñako Osasun Zentroko langileak aste honetan bertan osasun-zentroa ixtera behartuta egon dira 30º-tik gorako tenperatura jasan ostean. Hori guztia ekainean, non, datu ofizialen arabera, 26 pertsona hil diren beroagatik.

Hori guztia Osakidetzak pairatzen duen narriaduraren eta inbertsio faltaren isla besterik ez da, eta hau bereziki nabarmena da Lehen Arretan. Arreta maila honek murrizketa zuzenekin funtzionatzen du urtean 6 hilabetez, eta zentruak irekita matentzen diren kasuetan, baldintza egoki eta osasungarririk gabe egiten da, ez langileentzat, ez erabiltzaileentzat. Zoritxarrez, egoera hori ez da soilik ESI honena eta Lehen Arretarena. Pasa den urteko udan oso antzeko egoeran geunden Basurtuko Ospitaleko erditze-zerbitzuan. Zerbitzu horretan, langileek eta erabiltzaileek 38 gradura iristen ziren tenperaturak jasaten zituzten, eta horren baitan arrisku larrian zegoen langileen eta emakume erabiltzaileen osotasun fisikoa.

Azken egun hauetako muturreko bero-gertakaria bukatu da, eta hurrengoa iritsi baino lehen premiazko konponbideak martxan jartzeko unea da.

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe 2025 abenduak 12 Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru Irakurri

ESK Eusko Legebiltzarrera joan da EH Bilduk planteatutako Osateken kudeaketari buruzko eztabaida jarraitzera

EAJ eta PSE, ez dute inolako autokritikarik egin, inoiz ikusi ez diren kopuruetan dauden itxaron-zerrenden datu tamalgarriak direla eta. Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean garraio sanitarioaren % 100 publikoaren alde egingo den kontzentrazioan Irakurri

ESK-k salatzen du Deustuko Etengabeko Arretako Guneetako (EAG) gidari-langileek aparkalekuei dagokienez pairatzen duten egoera

ESK ha solicitado que los conductores puedan aparcar en el hospital en el sitio que dejan libre al retirar el Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107