La Pau anbulantziak ez ditu estaltzen Bizkaiko eta Arabako langileen bajak eta baimenak, eta horrek egunero zerbitzutik kanpo dauden anbulantziak egotea dakar, anbulantzia bat behar izan dezaketen herritarrak arriskuan jarriz.

«  Hainbat anbulantzia zerbitzutik kanpo  geratzen dira egunero, ordu luzez (kasurik onenean) edo lanaldi osoan »

 

ESK-Anbulantziak gure kezka adierazi nahi dugu La Pau enpresak Bizkaiko eta Arabako Garraio Sanitarioko Sareko langileen aldi baterako ezintasunak eta baimenak betetzeko duen utzikeria etengabearen aurrean.

Horren ondorioz, hainbat unitate zerbitzutik kanpo geratzen dira egunero, ordu luzez, kasurik onenean edo lanaldi osoan; gainera, beste unitate askoren asistentzia-maila jaitsi egiten da, erizaintzako profesionalak izateko gai ez direlako.

 

Legeria sistematikoki urratzen dute

Hemendik gogorarazi nahi dugu OINARRIZKO BIZI-EUSKARRIKO EDO BIZI-EUSKARRI AURRERATUKO anbulantziak direla, ezinbestekoak premia larriko uneetan osasun-arreta azkarra emateko

Gainera, behin eta berriz salatu dugunez, ez dira betetzen OMEk gomendatzen dituen anbulantzia medikalizatuen ratioak, eta horrek defizit arriskutsua dakar herrialde honetako herritarrek merezi duten premiazko laguntza emateko orduan.

ESK-k Eusko Jaurlaritza berriari eta bere Osasun sailburu berriari exijitzen die legeria sistematikoki urratzen duten eta gure bizitzak arriskuan jartzen dituzten enpresak gure zergekin finantzatzeari uzteko.

Zenbat hildako behar dira norbaitek neurriak hartzeko?

 

ESK-k Eusko Jaurlaritzaren Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditu

Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditugu, ia 1.400 milioi euroko balioa dutenak, araudia ez betetzeagatik. Gure Irakurri

Bizkaiko Larrialdietako Osasun Garraioko langileen aurkako errespetu faltak eta indarkeria

48 ordutan gertatutako bi gertakari larri hauek salatzen ditugu. Bizkaiko larrialdietako osasun-garraioko langileen segurtasunaren eta lan-baldintzen narriadura agerian uzten dutela Irakurri

Arabako larrialdietako garraio sanitarioaren sarean dauden jarrera autoritarioak salatzen ditugu

CCOO, LAB, ELA eta ESK-k osatutako enpresa-batzordeak Gipuzkoako anbulantzien jarrera autoritarioak salatzen ditugu Arabako larrialdietako garraio sanitarioaren sarean. Irakurri

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik

ESK-ren salaketaren ondorioz, atzo Amiodaronako anpoilak iritsi ziren Bizkainb-eko anbulantzia erizainen baseetara (BEAe). Hala ere, salatzen jarraitzen dugu urriaren 9an Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5