Osakidetzak denbora darama orain arte enplegu publikoarekin garatu diren zerbitzuak pribatizatzen saiatzen. Pribatizazio ereduaren adibide garbia da Iurretan eraiki nahi duten plataforma logistikoa. Eraikuntza obra- eta zerbitzu-kontratuak kanpora aterata egin nahi da, eta, ondorioz, lizitazioa eginda, erakundearen egitura publikoa murrizten ari da, hau da, enpresa pribatuak(beren interesekin) gero eta leku handiagoa hartzen ari dira Osakidetza den pastel erraldoi horretan.

Iurretan biltegi handi bat egin nahi da, Osakidetzako zentro guztiak, ospitaleak zein lehen mailako arretako zentroak, materialezhornitzeko. Lan horiek egiteko eraikitako eraikina titulartasun publikokoa izango da, baina ustiapena eta kudeaketa enpresa pribatuei eman nahi zaie.

Enpresa pribatu hauek orain arte sareko 27 biltegietan egiten ditugun lan guztiak egin nahi dituzte, gure lanpostuen jarraitutasunaarrisku larrian jarriz.

Zuzendaritzak ez die erantzuten planteatzen zaizkion gaiei, eta orain arte ez daukagu ezer kontratua arautuko luketen pleguakargitaratzeaz gain. Bertan idatzitakoa mehatxu zuzena da kategoria desberdinetako dozenaka lanposturentzat.

Erakundearen zuzendaritzaren isiltasun susmagarriaren aurrean, agerian geratu da horrek sare osoan dozenaka biltegi amortizatzea edo ahalik eta gehien murriztea dakarrela, bai eta lanpostuak desagertzea ere, zeladore eta administrazio-langilegisa, zerbitzu orokorretako gidari gisa, etab.; hau da, lanpostu publikoak desagertzen dira, enpresa pribatuari emateko, horrekdakarren guztiarekin.

Hori dela eta, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek plegu horien aurka egin dute KEAOn (kontratuen inguruko errekurtsoen administrazio-organoa), baina organo horrek ezetsi egin ditu aurkaratze horiek. Beraz, EAEAN garatuko den ibilbide juridikoaz gain, Osakidetzan, erakunde publiko gisa, kategoria guztiak zerbitzuaren funtzionamendu eta kalitate egokirako beharrezkoakdirela aldarrikatzeko borroka eta beharra baino ez zaigu geratzen.

Pribatizazio prozesun honen 2. Fasea, bihar ekainak 26 amaituko da eta argi dago Osakidetzako zuzendaritzak proiektu hau inposatu nahi duela.

Hori dela eta, mobilizazioekin jarraituko gara eta indartuko ditugu, enpresa pribatuaren onura besterik ez dakarren proiektu honen kontra.

Hurrengo mobilizazioak asteazkenero 12:00etan, honela:
Txagorritxuko Ospitalea uztailaren 10ean.
Santiago Ospitalea: uztailaren 17an.
Zentralak: uztailaren 3an eta 24an.

Arabako Espezializatuko Arretako Junta
Arabako Lehen Arretako Junta
Santiago Ospitaleko enpresa komitea

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93