Oporren datak hurbiltzen ari dira, eta lana bizitzarekin eta zaintzarekin bateratzeko beharra areagotu egiten da.

Behin-behineko langileek ere badituzte zenbait eskubide arlo honetan, ESKrentzat nahikoak ez direnak, eta jende askok ez ditu ezagutzen.

Prestatu dugun gida honetan, behin-behineko langileek zaintzarekin zerikusia duten lizentzia, baimen eta baimen bereziak jaso ditugu.

 

52. artikulua. Oso gaixotasun larria duen lehenengo mailako senidea zaintzeko lizentzia.

Lehenengo mailako senide bat zaindu behar izateagatik, langileak eskatu ahal izango du lanaldia % 50era arte murrizteko, ordaindu egingo dena, oso gaixotasun larria izateagatik eta gehienez hilabetez. Lizentzia hau eskatzea eragin duen egoera berarengatik eskubide honen titular bat baino gehiago egongo balitz, murrizketa honi horien arteko prorrateoa aplikatu ahal izango zaio, edozein kasutan ere hilabeteko gehienezko epea gainditu barik.

 

58. artikulua. Norberaren eginkizunetarako baimena.

1.- Akordio honen 2.1. artikuluan aipatzen diren langileek norberaren eginkizunetarako baimena eska dezakete. Horretarako, beharrezkoa da zerbitzu aktiboan sartu edo berriro sartu denetik urtebete igaro izana. Ondorio hauetarako, aipaturiko artikuluko d) ataleko langileek betetzen ari diren lanpostuan urtebete baino gehiago eraman behar dute eskaria

egiteko.

2.- Baimen honengatik ez da ordainsaririk jasoko, eta pilatutako iraupenak ezin da lau hilabete baino luzeagoa izan, bi urteko epean.

3.- Baimena ematea edo ez zerbitzu-beharren menpean egongo da.

 

62. artikulua. Gaixotasun kronikoa edo mugitzeko arazoak dituzten senideak zaintzeko baimena.

Mugitzeko arazoak izateagatik edo txosten medikoak egiaztatutako gaixotasun larri kronikoa jasateagatik, odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko senidea, edo senide urrunagoa elkarrekin biziz gero, atenditu behar duen pertsonalak, urtean gehienez berrogeita hamar orduko baimen ordaindua izango du. Orokorrean, ordu-kreditu hau erabiltzeko eguneroko gehienezko denbora bi ordukoa izango da eta lanera sartu edo handik irteteko orduetan erabili beharko da beti. Hala ere, karteldegian beste formula batzuk adostu ahal izango dira baimen hau

erabiltzeko.

 

63. artikulua. Adingabeak, edo minusbaliatu fisiko, psikiko edo sentsorialak, edo 2. mailara arteko senideak zaintzeko baimena.

Legezko zaintza dela kausa, hamabi urtetik beherako haurren, edo minusbaliatu fisiko, psikiko edo sentsorialen ardura daukaten langileek eguneko lanaldia murrizteko eskubidea izango dute. Murrizketa hori gutxienez orduen herena eta gehienez orduen erdia izango da; horren ondorioz, proportzio berean egingo zaio kenketa ordainsarien konzeptu guztietan.

Eskubide bera izango dute, ordainsariak proportzioan murriztuta, adin, istripu edo gaixotasuna dela medio, beren buruaz baliatzeko gai ez diren senideak -odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arte bitartekoak- zaintzeko ardura daukaten langileek.

Baimena dela-eta, sartu beharreko orduak nola eta noiz egingo diren eskatzailearekin adostu beharko da zerbitzu-erakundean, eta bere lan-karteldegian jarri, kasuan kasuko egoerak kontuan izanik.

Baimen hau hartu ahal izango da gaixotasun kronikoa edo mugitzeko arazoak dituzten senideak zaintzeko 57. artikuluan ezarritako baimenarekin batera; hala ere, baimen horretarako hartzen diren orduak dagokion proportzioan murriztu egingo dira.

 

78. artikulua. Baimen berezia seme-alabak zaindu behar dituzten langile ez-finkoentzat.

Osakidetzako langile ez-finkoek eskubidea izango dute beren seme/alaba bakoitza zaintzeko baimen berezi baterako, beraiena, adoptatua, betiko hartua edo adoptatu aurrekoa izan daitekeena. Bi gurasoek lan egiten dutenean batek bakarrik izango du eskubide hori.

Baimena jaiotza edo adoptatzeko erabaki judiziala izan denetik edozein momentutan eska daiteke, gehienez hiru urterako, haurra jaio denetik edo erabaki judiziala eman denetik. Eskatutako epearen barruan lan-kontratua bukatuko balitz, baimen hori ere bukatutzat emango litzateke.

Baimen hori ematen zaion langileari bere izendapenaren izaera eta indarraldiaren araberako lanpostua gordeko zaio.

 

Minbizia edo bestelako gaixotasun larria duten adingabeak zaintzeko baimena.

Langileek eskubidea izango dute, baldin eta guraso biek, adoptatzaile biek edo adoptatzaile nahiz hartzaile iraunkor biek lan egiten badute, lanaldia murrizteko, lanaldiaren iraupenaren erdia gutxienez, eta ordainsari osoak jasoko dituzte, minbiziak jotako adingabeko semea edo alaba modu jarraituan zaindu eta tratatzeko, edo ospitalean denbora luzez egon beharra dakarren beste edozein premia larri dela-eta (edo egoera babestu parekagarria), Osasun Zerbitzu Publikoak eguaztatuta (edo Autonomia Erkidegoko edo, hala badagokio, kasuan kasuko osasun-erakunde itunduko osasun-arloko administrazio-organoak), eta, gehienez ere, adingabeak 23 urte bete arte.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93