Langile guztiok dakigu ezinezkoa dela Emergentzietako lanpostuan edoskitze esklusiboarekin jarraitzea, baina orain arte, mutuek eskubide hau ukatu egin digute behin eta berriz.

ESKren laguntzarekin eta egin beharreko tramite guztiak egin ondoren, langile batek edoskitze arriskuaren prestazioa lortu du, beste langile guztientzat aurrekari izan daitekeena, baina Langileen Buruak, lortutako eskubide hori jaso dezan oztopatzen ari da.  Emergentzietako Zuzendaritza Taldeari eskatzen diogu eragozpen gehiagorik ez jartzea eta  Mutualitateak emandako eskubide hori jaso dezan erraztea.

Honegatik behar diren tramite guztiak egitera gonbidatzen zaituztegu dagokizuen eskubidea lortu ahal izateko.

Laguntza edo informazioa behar baduzu galdetu ESK sindikatuan.

 

Freepik-en irudia

 

Video de la concentración celebrada ayer en Bilbo

Atzo Bilbon egindako elkarteratzearen bideoa