90. hamarkadan, Azkuna Sailburuak (EAJ), PSErekin Osasun Sailburua izan zen Bengoa Jaunaren laguntza ordainezinarekin, euskal osasun sistema publikoaren pribatizaziorako proiektu bat diseinatu zuen; 80. hamarkadan, Bretaina Handian Margaret Thatcher-ek ezarritako ereduan sustatzen zen Azkunaren proiektua, Burnizko Damak hondamendira eraman zuen bere herriko osasun-sistema.


Azkunaren diseinuak, Espainiako erresuman, 15/97 legearen babesaren onarpena du; lege honek PP, PSOE, PNV, CIU eta Coalicion Canaria-ren aldeko botoak izan zituen. Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketaren era berriei buruzko lege honen artikulu bakarrak honakoa dio: “Zerbitzu sanitario eta soziosanotarioen ematea, bitarteko propioez gain, pertsonaedo erakunde publiko zein pribatuekin egin daitezkeen akordio edo hitzarmenen bidez ere aurrera eraman daiteke”.


Lege hau emakiden ugaritzen irteteko pistola-tiroa izan zen, Osakidetzaren emakidak enpresa pribatuei hainbat zerbitzu egiteko, besteak beste gure ospitale eta osasun-zentroetako garbiketa-lanak, edo ikuztegia eta sukalde-zerbitzua.


Baina diru publikoa ez da azpikontratazioen bidez bakarrik xahutzen. Adibide garbi bat autokontzertazioan aurkitzen dugu. 1992an ekin zioten sistema honi eta honen bidez Osakidetzak plantillako profesionalak kontratatzen ditu, medikuak batez ere, hauen ohiko ordutegitik kanpo lan egin dezaten eta “ekintza mediko”-z kobratu (300€ kalkulatzen dira “ekintza” bakoitzarengatik); mediku hauek lanalditik kanpo lanaldian baino “ekintza” gehiago egiten dituzte eta denbora gutxiagoan, hanka-sartze eta istripuen arriskua areagotzen delarik.


Beste adibide bat zentro pribatuetara bidaltzean aurkitzen dugu, bai itxarote-zerrendaren aitzakia erabailiz, bai ospitale publikoetako ohe-itxiera sistemakikoarengatik edo akordio desberdinak sinatzeagatik; honen adibide Donostiako Institutu Onkologikoaren egoera da, 23 milioi euroekin finantziatuta 2014an.


Baina Osakidetzak jauzi kualitatibo garrantzitsu bat eman du zonalde bateko asistententzia sanitario osoa enpresa pribatu bati transferituz. Hau da Tolosako Asuncion klinikaren kasua, non biztanleriak erabaki honen aurka borrokatzen darrain.


Oraingo honetan Bizkaiko eskuineko ibaiertzaren txanda da. Urduliz ospitale berriaren irekitzea dela eta, Osakidetzak ez du oraindik zehaztu nola kudeatuko den ospitale berria eta 2009ko plan funtzional bati eusten dio, asistentzia-hornidurak zehazteko bakarrik eguneratu duena. Jakin badakigu zein den Osakidetzaren eguneroko praktika; 2012tik, Mahai Sektorialeko akordioak urratuz, bere pribatizazio-politikari eutsi egin dio (Gurutzeta ospitaleko laborategietako garbiketa-lanak, Santiago ospitaleko ikuztegia), baita ere bere asmoei zentro berriak irekitzean (Gernikako AAZ edo Call Center). Asmo hauek bertan behera gelditu ziren langile eta sindikatuen borroka unitarioei esker.


Guzti honen aurrean, ESK gainontzeko sindikatuekin batera, 2015eko urriaz geroztik hainbat mobilizazio egin ditugu; hauen artean aipatu legez besteko proposamenaren eskaera Urduliz ospitalea Osakidetzak %100-ean kudea dadin. Mobilizazioekin jarraituko dugu helburua lortu arte, ESKn jakin badakigu mobilizazioa dela era bakarra osasun sistema publikoa defendatzeko, eta borrokak emaitzak ematen dituela.


PRIBATIZAZIORIK EZ

Video de la concentración celebrada ayer en Bilbo

Atzo Bilbon egindako elkarteratzearen bideoa