TELEFONICA

Probintziako derrigorrezko lekualdaketak

Jakingo duzuen bezala, Operazioak eta Sareko Enpresen arteko Komisioaren V. bileran, joan den azaroaren 28an egindakoa, Enpresak 17/20 deitutako plana aurkeztu zuen; plan honen helburua honako hau da: lankide askoren probintziatik derrigorrezko lekualdatzeak betearaztea, Estatuko hainbat lekutan.

Ematen du planak 120 personengan izan dezakeela eragina; ziur ez dakigu, beti bezala, CCOO eta UGT sindikatuak ez dutelako ondo argitu.

Irakurri...

Soldata asegurua.CCOO eta UGT erotzeko zorian

Urriaren 25erako ezarrita zegoen ASTk jarritako demanda; demanda hori Telefonikako Baliaezintasunen Kolektiboak eskatuta jarri zuen, CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako akordioen deuseztasuna eskatzeko, akordio horietan Soldata aseguruan izandako diru-funtsaren zati bat hortz-poliza berri bat sortzeko erabiltzen baitzen, soldataren %100 kobratzeko bermea izateko erabili beharrean.

Irakurri...

ATAM eta SERVITELCO Gizarte-konpromisua edo negozioa?

ATAM, irabazteko asmorik gabeko Gizarte-ekintzetarako entitatea,Onura Publiko entitatea izendatu zutena, Telefonikako langileen arteko elkartasunari esker sortu zen, senide desgaitu bat duten langileei laguntzeko asmoz, izan ere Gizartea ez dago oraindik prest ezberdintasunekin bizitzeko.

Irakurri...