Gaur egun, lan-merkatua osatzen dugun pertsona askori bermerik, egonkortasunik edo segurtasunik ez ematea da lan-merkatuaren ezaugarria. Azpikontratazioa da patronalak langileria prekarizatu eta zatitzeko erabiltzen duen tresnetako bat. Horrek eragiten du lantoki berean eta lanpostu berean lan egiten duten pertsonek lan-baldintza ezberdinak izatea.

KONTZENTRAZIOA
STOP AZPIKONTRATAZIOARI.
Lan bera, soldata bera eta baldintza berdinak

Maiatzak 27 (osteguna), 18: 30ean
Movistar dendaren parean (Buenos Aires kalea. Bilbo)

 

Orain bertan, Espainiako Gobernua, sindikatu nagusiak eta patronalak Langileen Estatutuaren erreforma negoziatzen ari dira. Agendaren barruan azpikontratazioaren gaia dago.

Ezin dugu gure etorkizuna mahai horretan esertzen direnen esku bakarrik utzi, guztiok mobilizatu behar dugu eta presioa egin behar dugu 'lan berdinean eskubide berdinak' lortzeko.

 Azpikontratazioa Movistarren.

90eko hamarkadatik aurrera, Telefonicak bere jarduera  gehienak kanporatzen jardun du, azpikontratazioaren bidez.

90ean 75.000 pertsona zeuden enpresa nagusiko plantillan eta gaur egun 20.000 besterik ez dira; falta diren 55.000 pertsona horiek, eta askoz gehiago, Telefonica-Movistarrerako azpikontratatuta dauden langileak dira, prekarietate-baldintzetan eta, kasu askotan, baita erdi-esklabotza-baldintzetan ere daudenak.

Telefonicako azpikontratazioarekin amaitzeko ordua da.

Elkarrizketa-mahai horren negoziaziotik atera behar den erreforma, langileok geure burua entzunarazteko dugun gaitasunaren araberakoa izango da, bai lantokietan, bai kaleetan, bai komunikabideetan, bai sare sozialetan, eta baita alderdi politikoen aurrean, hauek erreforma honen aldeko jarrerak har ditzaten.

Marea sozial bat sortu behar dugu azpikontratazio orokortua ezabatzearen alde, gutxienez “lan bera, baldintza berberak” esaera bete arte.

Gobernuak bere hitza bete dezala eskatzen dugu.

PSOE eta UNIDAS PODEMOSen Koalizio-Gobernuari bere hitza betetzeko eskatzen diogu, Langileen Estatutuaren 42.1 artikulua lehenbailehen erreformatuz, azpikontratazioa ahalik eta gehien mugatzeko, eta azpikontratutako enpresei enpresa nagusien betetzen diren lan-baldintzak eta soldatak bermatzera behartzeko.

 

Zibilaz ala militarraz… berregituraketak Bizkaiako CT ADSLen

ZIBILAZ ALA MILITARRAZ … Esaldi honekin Unidad Organizativa Oficina Técnica e Impulso ingresos-ko enpresetako gerenteak, berregituraketa eratzaileaz 12 KO eta Bilboko Irakurri

Udako gauzak..betiko kontua

Esaten duguna behin baino gehiagotan esan dugu. PSI eta azken zoritxarreko hitzarmena sinatu izanak benetako egoera kezkagarri batera eramaten gaitu Irakurri

Derrigorrezko lan-lekualdaketeen aurkako mobilizazioak Bizkaian

   01/15/2017 (Bizkaia): Derrigorrezko lan-lekualdaketeen aurkako mobilizazioak Bizkaiako enpresa batzorde bileran ESKk mobilizatzeko proposamen bat aurkeztu egin dugu. Irakurri

ESK Telefonica indartsu Euskal Herrian

Zuen babesak lehen indar sindikal alternatibo gisa mantentzen gaitu, eta are gehiago konprometitzen gaitu gure lan-baldintzak hobetzeko proposamen eta ekintzetan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14