Ezarritako legezkotasuna gorabehera, zerbait huts egiten ari da, izan ere, lan eremuan emakumeok* indarkeria arrisku berezia dugu oraindik ere.

Bestalde, interesgarria suertatzen zaionean, klase politikoak «feministatzat» hartzen du bere burua eta, behintzat teorian, azken urteetako Mugimendu Feministaren aldarrikapenak bere egiten ditu. Aitzitik, une erabakigarrietan ez dituzte arazoak errotik konponduko dituzten neurriak hartzen. Haien agendak erdipurdikoak dira. Orain, Mugimendu Feministak antolatutako Greba Feminista Orokorra izango denean, instituzioren bat zainketei buruzko kongresua antolatu du halako izenburu iradokitzailearekin: «Zainketen aldeko euskal ituna eraikitzen». Baina betiko kontua da: txor-txor guztiak berdin jarraitzeko.

 

 

Zainketak emakumeok* sufritzen dugun diskriminazioan osagai erabakigarria dira eta horregatik da hain beharrezkoa egungo zainketa sistema errotik aldatzea. Ez da posible berdintasunerako bidea egitea, politika feministak garatzea eta zainketa sisteman paradigma aldatzea sektore horietako langileen iritzia ez bada kontuan hartzen. Aldaketak benetan nahi baldin baditugu, klase politikoak eta instituzioek sektoreko langileen ikuspuntu feminista eta haien ahotsak kontuan izan behar dituzte.

ESKn, A25ean, gure «megafonoa» zainketen sektoreko hainbat langileri eman diegu haien ikuspuntua partekatu dezaten.

 

Emakumeen ahotsak

María (Esku-hartze Sozialeko langilea)

“Ia baliorik jasotzen ez duen kolektibo prekarizatu baten baitan gaude”

Esku-hartze Sozialeko langileak gara, sektore feminizatua da, zaintzaz arduratzen gara, profesionalak gara eta prestakuntza daukagu, hiru urtean behin greba eta mobilizazioekin kalera irten behar dugu, instituzioek lana aitortu behar dute eta lan baldintzak hobetu hitzarmen kolektiboen bidez. Lan baldintzak oraindik oso urrun daude administraziokoetatik eta administrazioak dauka zerbitzu sozialen sistema antolatzearen ardura. Zerbitzuak pribatizatzen dituzte eta kontraten esku uzten dute ardura. Gehienetan, kontratek haien etekinak eman behar dituzten zerbitzuen eta profesionalen ongizatearen gainetik jartzen dituzte.

Bortizkeria matxistaren arloko langileak gara, emakumeak laguntzen ditugu, baita bere kargu dauden haur edota pertsonak ere. Lehenengo pertsonan ikusi dugu administrazioari kolektiboarentzako hobekuntzak eta baliabide berriak zalapartaka aldarrikatzea gustatzen zaiola. Baina, une erabakigarrietan, nahikoak ez direla ikusten dugu, ez dituzte eskatu beharreko baldintza minimoak betetzen eta ez daude ezta espazio duinak ere.

Edozein gauza nahikoa izango balitz bezala, gure lana edozein modutan eta edonon egin ahal izango bagenu bezala. Beraiek, bortizkeria matxista jasaten dute emakumeek, infernutik aterata, espazio segurua izatearekin eskerrak eman beharko balituzte bezala.

Behar larria da bortizkeria matxista jasaten duten emakumeei ematen zaien arreta hobetzea, zerbitzuari kalitatezko baliabide nahiko ematea, protokoloa berrikustea eta berriro biktima izatea ekidingo duten tresna erabilgarriak abian jartzea.

Ia baliorik jasotzen ez duen kolektibo prekarizatu baten baitan gaude, kolektiboa zaindu eta duin egin behar dugu. Zerbitzu publiko honen kalitatea eta gure lan baldintzak etekinak eta etekinak baino bilatzen ez dituzten enpresa gutxi batzuen etekinen gainetik daude. Hori hala izatea ez da kasualitatea, sistema matxista eta patriarkalaren emaitza baizik.

 


 

Kontxi (Erresidentzia bateko langilea)

“Gauzak beti bi aldiz gehiago kostatzen zaizkigu”

Ez dakit kontatuko dudana indarkeria matxistaren adibidea den, baina badakigu diskriminazioaren adibidea badela. Behintzat guk hala bizitzen dugu egunero.

Kontatuko dudana enpresa-batzordeko sektore batek ikusten duena da: edozer eskatuko dugunean, erdiko karguek baino bi aldiz gehiago borrokatu behar dugu, izan erizainak, gizarte langileak, animatzaileak, psikologoak etab.

Batzordean beti pertsona berberek arazoak ditugula dirudi. Gainerako guztien aurrean «tropa» gara. Alde batera uzten gaituzte, ez zaigu hainbesteko jaramonik egiten, beti trabak jartzen zaizkigu… Hau da, zuzendaritzaren aurrean guk beti besteek baino lan gehiago egin behar dugu.

Beti egin behar dugu indar handiagoa. Batzordeko erdiko karguek inoiz ez dute arazorik eta, izatekotan, beste modu batean konpontzen dituzte ohiko bulegoan…

Zuzendaritza gure nagusiek osatzen dute, gizonezkoak dira, pertsonal-burutik hasita. Kudeatzailea ere gizonezkoa da eta batzordeko erdiko karguak ere gizonezkoek betetzen dituzte. Beti

egoten da «aholkuak» ematen dizkigun eta nola jokatu behar dugun esaten digun gizonen bat. Ondorengoa esaten digute: «Beno… hori amaieran negoziatu dezakegu, ez larritu…» Guk beti diogu: «Ba hain ondo negoziatzen baldin badakizu, zuk negoziatu. Izan ere, segur aski guk baino etekin handiagoa lortuko duzu, gehienetan guk lortzen duguna 0koa baita».

Gizonek menderatutako enpresan boterea duten gizonak ikusten ditugu eta, negoziatzeko orduan, alderdi batentzat errazagoa izaten da beti. Eta inoiz ez da gure alderdiarentzat!

Gero eta gizon gehiago dago zainketen sektorean; beraz, baliteke egoera aldatzea, ez dakit. Baina argi daukat sektore feminizatua dela eta dena beti bi aldiz gehiago borrokatu behar dugu, eta beti daude irteera lerroan geratzeko esaten diguten argudioak, beti bezala.

 


 

Agurtzane (Etxeko Arreta Zerbitzuko langilea)

“Norbere garbitasun lanak egitean, ukitzeko iradokitzen dizute”

ELZ zer den azalduko dut, jende askok zer den eta zer egiten dugun ez dakiela iruditzen baitzaigu. Etxeko Laguntza Zerbitzua gara, Udalek nagusiei eskaintzen dieten zerbitzua. Ia Udal guztiek zerbitzu horiek azpikontratatzen dituzte, lehiaketak argitaratzen dira era enpresa batek bere hartzen ditu. Ondoren, enpresak langileak kontratatzen ditu: Etxeko Laguntza Zerbitzuko Laguntzaileak. Horiek gara gu, tituludun emakumeak, mendekotasuna duten pertsonei haien etxeetan laguntzen diegu haien bizi kalitatea hobetzeko.

Imajinatuko duzuenez, errealitatean, etxe batera heltzean edozertarako balio duen pertsona gara, nola edo hala antolatzen ditugu ordutegiak eta familia eta laneko bizitza bateragarriak izatea oso zaila da.

Jasaten ditugun egoera desatsegin asko kontatu genitzake, ez dakit sexu jazarpena den. Baina egoera bat nahiko ohikoa da gizonen artean: norbere garbitasun lanak egitean, aurreko aldetik garbitzeko iradokitzen dizute edo baita ukitzeko ere. Beraiek haien burua garbitzea edo senideren batek egitea erantzuten diegu.

Bakarrik bizitzen dugun egoera hori zaila da eta buelta eman behar zaio. Enpresari gertatutakoaren berri eman arren, inoiz ez du egoeraren aurrean esku sartzen. Hori guztia jasatea gure lanaren parte dela dirudi.

 


 

Maider (Osakidetzako langilea)

“Lotsagabea izatera bultzatzen dut nire burua”

Hemen jarraitzen dugu, Osakidetzaren egituran, non matxismoa lanpostuen kategorien banaketan bertan islatzen den. Lan prekarizatuenak, garbiketa eta administrazioa, emakumeek egiten dituzte gehien bat. Erizain eta erizaintzako laguntzaile gehienak ere emakumeak dira, gaixoen zaintza integralaz arduratzen dira. Medikuen artean, aldiz, gizon gehiago daude.

Kategoria batzuek besteekiko duten jokaera matxismo eta klasismoz josia dago. Gizonek buruzagitza postuak izan ohi dituzte, haiek eman dezakete denbora gehiago ikerketa lanetan eta haiek daukate hitz gehiena. Emakume mediku batek askoz ere esfortzu gehiago behar du haren arrazoiak defendatzeko eta, sentimentaltasun zantzurik agertzekotan, gutxietsia izateko edo seriotan ez hartzeko aukera askoz gehiago ditu.

Esate baterako, nire zerbitzua aldez aurretik kudeaketa eta zuzendaritza taldearekin (ia guztiak gizonak) giro guztiz aseptikoan bildu zen; beste buruzagiekin bilera eduki nuenean, giroa guztiz desberdina zen: adiskidetasuna, futbolaren inguruko iruzkin eta barreak, gizonetako hiru hankak zabalik eta besoak atzerantz bizkarraldean botata aulkian jesarrita… Tonua nik hitz egitean bakarrik aldatzen zen, serio bihurtzen zen. Aukera erraza da, ez ditut itxurak gordeko, ozen hitz egingo dut, lotsagabea izatera bultzatzen dut nire burua, izan ere, emakume langilea, gelboa, izateagatik nitaz espero dena izateari uko egiten diot.

 


 

Marline (Etxeko langilea)

“Askotan emigraziora deituko dutela esanez mehatxatzen gaituzte eta horrek beldurra ematen digu”

Nik gizon bat zaintzen dut barneko langile gisa. Hasieran ez neukan kontraturik, baina orain badaukat. Lehen ez zidaten uzten lan egiten nuen etxean erroldatzen eta erroldatzeko ordaindu egin behar nuen, baina orain uzten didate. Egia da, orain hobeto nago, banago moldatuta, baina ez da erraza izan.

Lan oso gogorra da. «Legez kanpokoak» garela esaten digute haien nagusiak zaintzen ditugun bitartean. Askotan emigraziora deituko dutela esanez mehatxatu digute. Horrek beldur handia ematen digu eta ez dugu egokitzen zaiguna eskatzen. Ordu asko lan egiten dugu eta ez dugu atsedenik hartzen, baina, beldurra dela eta, batzuek ezin dute ezer esan. Beti haien aginduetara zaudela uste dute.

Arrazakeria beti dago bertan, ezjakintzat jotzen gaituzte, baina askok unibertsitate ikasketak egin ditugu. Egia da ugazabek etxebizitza eta janaria eskaintzen digutela, baina soldatak oraindik ere txikiegiak dira. Kide batzuek ia esklabotza baldintzetan lan egiten dute eta askok kontatzen digute sexu-abusuak jasan dituztela. Gure lana ez da aitortzen, besteen eskubide berak nahi ditugu, Erregimen Orokorrera igarotzea.

Inork ez du zaintzailea zaintzen.

 


 

Zaintzak asaldatzea

Iragan martxoaren 8an, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, Denon Bizitzak Erdigunean Plataformaren bidez, azaroaren 30erako Greba Feminista Orokorraren proposamena egin zuen.

Greba horrek pertsona guztientzako bizitza duinak aldarrikatu nahi ditu, baita zaintza lan gehienak oraindik ere emakumeok* egiten ditugula agerian jarri ere. Azaroaren 30eko greba zaintzen pribatizazio eta merkantilizazioaren aurkakoa ere bada. Emakumeen* eskubideen eta guztion zaintzarako eskubidearen aldeko greba da.

Auzo eta herriak antolatzen ari dira kolektiboki oraingo zaintza sistemari erantzuna emateko. ESK-k, sindikatu feminista bezala, bere egiten du sistema heteropatriarkal, kapitalista eta kolonialean erabateko aldaketa egiteko aldarrikapena, emakumeentzako* bidezkoak ez diren ezberdintasun sozialak sortzen baititu. Greba Feminista Orokorrarekin bat egiteko deialdia egiten diogu gure afiliazioari eta gizarte guztiari.

30a baino lehen, azaroaren 25ean ere kaleetan egon behar dugu, bortizkeria matxista mota guztien aurka Mugimendu Feministak antolatutako manifestazio guztietan.

Zaintza ardura kolektibo eta soziala da, eta kudeaketa txarra edo eza askotan emakumeen aurkako bortizkeria mota da eta arlo pribatu zein publikoan berdintasun ezaren iturri. Pertsona ororentzako zaintza sistema publiko, unibertsala eta kalitatezkoa eskatzen dugu. Emakumeen* lan eta bizi baldintzak hobetzeko, guztion beharra dela ulertuz, zaintzaileak diren zein zainduak direnentzat.

 

 

Twitter