[Matxinada 2022 azaroak 25]

 

Protokoloak EZ dira nahikoak

Enpresek sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloak dituzte, bistakoa da, sarri ez direla emakumeentzako berme bat. Eta sindikatuan oso ondo dakigu hori.

Metro Bilbaori buruz mintza gaitezke, zeinaren garbiketa-zerbitzua azpikontratatua baita. Sektore feminizatua da, eta gehienetan emakumeek gauez egiten dute lan. Bakarrik egoten dira geltokietan (emakume bakarra geltokiko), eta bidaiariak sartu-irtenean, beste inoren laguntzarik gabe. Ilunpean egiten dute lan, Eusko Jaurlaritzak lehentasuna ematen baitio energia aurrezteari langileen segurtasunari baino. Langileek askotan jazarpeneko egoera arriskutsuei egin behar izan diete aurre, zeinak metroaren erabiltzaileek egin baitituzte erasoak. «Kanpo jazarpena» esaten zaio horri, izan ere, garbiketa zerbitzuaren enpresa esleituarena eta Metro zerbitzuaren enpresa-erabiltzailearena (Administrazio publikoa) da erantzukizuna, uko egiten dioten arren. Honakoa adibide bat baino ez da, baina orokorra izaten da azpikontraten kasuan, zeinetan enpresa nagusiak halako egoeren aurrean eskuak garbitzen baititu.

Mintza gaitezen Hostelería enpresaz. Enpresa horretako jabeak langile bat erasotu eta beldurtu zuen bere eskubideak lan-erreklamazio bitartez eskatzeagatik. Jabeak uste zuen eskubidea eta inpunitatea zituela langileari hori aurpegiratzeko. Biolentziaren molde hori, ez zatekeen gertatuko langilea gizona izan balitz. Ausartu eta harrotu egiten dira aurrean dituztenak emakumeak direnean.

Eraso-salaketa ugari dauden eta oso zaurgarria den beste sektore bat etxeko langileena da, zeinetan emakume asko migranteak eta arrazializatuak baitira. Emakume hauek etxe jakin batzuetan egiten dute lan , eta sarri beren lantokietan bakarrik geratzen dira erasotzaileekin. Beldurtu egiten dituzte, mehatxu egin, baita eraso psikologiko, fisiko eta sexualak egin ere. Horiek dira etxeetako langileek aurre egin behar izaten dieten muturreko egoerak, zeinak sistematikoki beren eskubideak urratzen baitituzte. Hori gutxi balitz bezala, normalizatuta daude halako egoerak, kontraturik gabe aritzen dira lanean, lanaldi amaigabeekin, soldata baxuekin, baita etxean bertan bizi ere, jai egunik gabe. Eta sektorean aldaketa legalak egon badira ere, arlo horretako arauetan hutsuneak daude edota ez dira behar bezala betetzen, sistematikoki.

Argi dago, enpresa handi nahiz txiki, pribatu nahiz publiko, berdintasun eta sexu-erasoen kontrako planen atzean ezkutatzen direla berdintasunaren eta morderno agertu nahian, berdintasunaren aldeko. Berdintasun planak edo jarraibideak paperean bilduta izanda ere, ez da nahikoa biolentzia matxistaren molde horiei aurre egiteko. Hasteko modu egoki bat litzateke, lan eremuan gertatzen diren botere-harremanak eta jazarpena mahaigaineratzea, ez ukatzea eta biolentzia-jokabide oro erregistratzea.

 

 

Zabal begiak eta ekin

Horregatik guztiagatik, ekiteko unea da. Ezin dugu gure lan-eremuetan inolako eraso matxistarik onartu. Mekanismoak behar ditugu egoera eta jokabide matxistak antzemateko. Lantokiak erasorik gabeko gune izan daitezela lortu behar dugu. Horrek gure helburuetako bat izan behar du, ezin dugu onartu halakorik gure muturren aurrean, ezer egin gabe, ezin dugu denbora pasatzen utzi. Ekiteko unea da, kolektiboaren borrokan babestu, eta, lantokietan ere, bermatutako eskubide bat izan dadila lortu behar dugu.

Enpresetako eraso matxisten aurkako protokolo eta neurri guztiak eraginkorrak izan daitezela eskatu behar dugu, eta bete beharreko mekanismo eraginkorrak ezar ditzatela, bortxatutako edota erasotutako pertsonen eskubideak bermatzeko. Protokolo horiek ezin dira prebentzio-neurrien eta berdintasun-planen azken atala izan; premiazko gaia da, eta dagokion moduan aurre egin behar diogu.

Gainera, neurri horiekin batera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei lana bermatzeko aukera emango dieten beste neurri batzuk ere hartu behar ditugu, eta lan-eremua arriskutsua izan daitekeela ulertu, erasotzaileak bertaratu baitaitezke. Neurri, baimen eta ordaindutako lizentzia faltak eragindako babesgabetasun-egoera direla eta, lantokira joan behar izaten dute, eta egoera hori galdu egiten da horren aurrean inolako neurririk aurreikusi ez delako.

Bide luzea dugu egiteko, berdintasun-planei neurri guztiak garatzeko aukera emango dieten baliabideak eman diezazkieten; laneko sexu-erasoei edo sexuan oinarritutako erasoei aurre egiteko protokoloak ohartarazpen hutsetan gera ez daitezen, edo langileak jasotzen dituen erasoak behin eta berriz kontatu behar izan ez ditzan, beren nagusiek langileak zalantzan jarri gabe; ordaindutako baimenak eta ordutegi malguak jaso daitezen, besteak beste, indarkeria matxistaren biktima izaten ari diren emakumeek beren lanpostuak utzi behar izan ez ditzaten, lantokira joaten direnean ere izaten duten beldurragatik.

ESKtik badakigu borroka dela bide bakarra, eta hari esker lortzen direla eskubideak. Badakigu gure eskubideak bermatu daitezen tresna eraginkorrenak direla grebak, borroka eta negoziazio kolektiboa, bai hitzarmenen bitartez, baita enpresen berdintasun-planen bitartez ere. Hori dela eta, enpresa batzordeetatik, atal sindikaletik, plantillatik, adi egon behar dugu, baina batez ere, denek jakin dezatela EZ DUGULA LANTOKIETAN BIOLENTZIA MATXISTA ONARTUKO.

Emakumeok lanean jarraitzen dugu, gure lantokietako, epaitegietako, erakundeetako eta kaleko erasoak salatzen segitzen dugu. Eta ESKren izenean, mugimendu feministak Euskal Herriko herrietan azaroaren 25ean egingo dituen manifestazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

 

 

Solidaridad con Palestina

Twitter