[Matxinada 25N-2019]

Maiz salatu izan dugu justizia sistemaren baitan  emakumeek pairatzen duten egoera. Justizia hori argi eta garbi patriarkala izateaz gain, ez ditu beharrezko bermeak eskaintzen harengana jotzea erabakitzen duten emakumeentzat. Formazio  faltaren ondorioz, izan eskaintzen ez delako edo defizitarioa delako, langileek ez dituzte ezagutzen  genero indarkeria kasuetan abiatu beharreko esku hartze protokoloak.

Uste dugu premiazkoa eta beharrezkoa dela  prozesu hauetan zuzenean edo zeharka parte hartzen duen langile orok behar bezalako formazioa jaso izana; soilik horrela bermatu ahal izango dugu indarkeria pairatu edo pairatzen duten emakumeenganako tratu egokia,  ez birbiktimizatzea eta prozesuaren une guztietan tratu egokia eskaintzea.Era berean, emakumeekiko eta haien menpeko pertsonekiko  babesa xuhurtuegiten dabaliabide eta gaitasun faltagatik. Halaber, espazio gutxi daude, eta ez dituzte ez pribatutasuna ezta zaintza emozionala ere bermatzen.Defizit horiei gehitu behar diegu protokoloak, maiz, ez direla beharrezko bermeekin ezartzen, eta ez direla martxan ere jartzen.

Agerikoa da egoera hauetan babesa eskaini behar duen justizia patriarkala dela, eta ez diela beharrei erantzuten. Ez da posible  emakumeek justizia konponarazlea eskuratzea, baldin eta jatorriz kutsatua dagoen sistema batengana jo behar badute.  Ezin dugu ahaztu egungo marko legala nahikoa dela horretarako, eta borondate politikoko kontua dela beharrezko baliabide material, humano eta ekonomikoak bideratzea, bermatzeko prozesu judizialak atsekabetzen dituen emakumeak ez dituztela berriz birbiktimizatuko ezta zalantzan jarriko, edo sistematikoki gaizki tratatuko.

Solidaridad con Palestina

Twitter