Urriaren 15ean Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunako manifestazioa Bilboko Plaza Eliptikoan 11:00etan.

 

 

Gure herri eta auzoetako pobrezia-eta bazterkeria-tasak kezkagarriak dira. Hala isladatzen dute azken datuek. 5 pertsonetatik 1 pobrezia arriskuan dago. Gure gizartean ia 130.000 pertsonak pobrezia larrian daude, eta ia 2.800 pertsonek ez dute etxerik.

 

Manifestazioa

Urriaren 15ean Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean kalera aterako gara gizarte eragile, auzo elkarte eta beste sindikatuekin batera. Manifestazioa Bilboko Plaza Eliptikoan 11:00etan.

 

ESKren deialdia

 
 

Justizia egiten da. Duela gutxiko bi kasuk ezkontzaren antzeko egoeraren presuntzioa ezartzen du.

Albiste onak ekartzen ditugu: Lanbidek eta Bilboko Auzialdiko Auzitegiko Lan arloko Atalak arrazoia eman digute Argilanen aholkularitza ematen aritu garen Irakurri

DSBEaren etetea "etxebizitzan baliozko titulurik ez izateagatik": zer gertatzen ari da eta zer egin dezakezu

Azken hilabeteetan ikusi dugu DSBEa jasotzen duten pertsona batzuk Lanbideren komunikazioak jasotzen ari direla gai honen inguruan. Azalduko dizugu zer Irakurri

Lanbideren dirubiltze kanpaina berria: DSBEan eta EPEan bidegabezko prestazioak jaso dutenen borondatezko epe ordainketa

Azkenengo asteetan, Argilan-ESK plataforman, ikusi dugu Lanbidek bidalitako komunikazio mota hauek asko areagotu direla. Honen esanahiaz, gertatzen ari denaz eta Irakurri

DSBEren edukiei eta zalantzei buruzko ikastaroa/prestakuntza

Azaroaren 3an eta 10ean, Argilan-ESK-k Diru-sarrerak Bermatzeko Sareari (DBE) buruzko oinarrizko prestakuntza-tailer bat antolatu dugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15