Azken hilabeteetan ikusi dugu DSBEa jasotzen duten pertsona batzuk Lanbideren komunikazioak jasotzen ari direla gai honen inguruan. Azalduko dizugu zer esan nahi duen, zergatik gertatzen ari den eta zer aukera dituzun kasu honetan bazaude.


 

Onartu berri den 6/2025 Legeak, abenduaren 11koak, Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzkoak, aldaketa bat sartu zuen Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren 14/2022 Legean (hemendik aurrera 14/2022 legea). Aldaketa horrekin, 3. apartadu bat gehitu zaio 13. artikuluari. Paragrafo horretan, zuzenbidean baliozko titulu bat izatea eskatzen da, establezimendu bat bizilekutzat har dadin. Hau da, DSBEa jasotzeko, tituluren bat izan behar dugu, hala nola, alokairu-kontratu bat, jabetza-eskritura bat edo etxebizitzaren erabilera justifikatzen duen lagapen- edo azpierrentamendu-kontratu bat. Hau da, eduki behar dugu bizi garen lekua bizilekutzat hartu behar dela justifikatzen duen titulu bat.

Gehigarri honetan ere, esaten da baliozko titulu bat duen etxebizitzan bizi den pertsona batek erroldatzeko eman duen baimena, balio nahikoa izan dezakeela. Hau da, araudiaren arabera, posible izango litzateke etxean bizi dela egiaztatu dezakeen  pertsona batek, beste pertsona egoiliar bati erroldatzeko baimena ematea. Beraz, ez da beti beharrezkoa zuzenbidean baliozko titulu bat edukitzea.

Hala ere, kontrol-prozedura batzuetan, Lanbidek adierazten ari da prestazioa jasotzen duten persona batzuek ez dutela etxebizitzaren erabilera-titulu hori egiaztatu, nahiz eta, kasu askotan, persona kaltetuek: DSBEa aitortuta zuten duela hilabete batzuetatik, ez dute etxebizitzaz aldatu edo ez zuten dokumentazioa aurkezteko aurretiazko errekerimendurik jaso. Ondorioz, Lanbidek ordainketa kautelaz etetea erabaki du.

Argilan-ESKn jakin badakigu neurri horrek egoera oso larriak sor ditzakeela prestazio horren mende dauden familientzat, batez ere, haien oinarrizko premiak asetzeko. Horregatik, zuri laguntzeko asmoz, argitalpen honetan alderdi garrantzitsuenak garatzen saiatuko gara, zure burua hobeto defenda dezazun.

Jakin beharreko alderdi garrantzitsuak

Prozedura mota hauetan hainbat lege-berme errespetatu behar dira. Zerrendatu eta laburbildu egingo dizkizugu, Lanbideren neurri horien aurretik jar zaitezen.

1. Lanbidek argi eta garbi azaldu behar du arrazoia.

Administrazioak beti adierazi behar du zein dokumentu falta den zehazki, zein betekizun ez da bete eta zein arau zehatz aplikatzen ari den. Bere aktuazioa justifikatu behar du beti. Beraz, egitateak zehazten ez badira, formula generiko hau erabiltzea ("bizilekuaren zuzenbidean baliozko titulurik ez du") ez da nahikoa izango. Lanbidek behar bezala arrazoitu behar du bere jarduna.

2. Prestazioa eten aurretik, Lanbidek dokumentazioa eskatu behar du.

Aipatutako 14/2022 legeak, DSBEari buruzko guztia arautzen duenak, 83. artikuluan ezartzen du kontrol-prozedurek dokumentazioa aurkezteko edo agertzeko eskaerarekin hasi behar dutela normalean.

Hau da, etetea bezalako neurriak hartu aurretik, lehendabizi dokumentazioa eskatu beharko da, horrela, akatsa zuzentzea posiblea izango da.

3. Aitortutako eskubideak ezin dira aldatu justifikaziorik gabe.

DSBEa aldez aurreko ebazpen baten bidez onartu denean, eskubide horrek nolabaiteko egonkortasuna dauka. Hau da, Administrazioak ezin du aldatu hala hola. 173/2023 Dekretuak 107. artikuluan ausazko kontrol-prozedura hasteko aukera aitortzen badu ere, kontrol horretatik erator daitekeen kautelazko eteteak justifikatuta egon behar du. 14/2022 legearen aren 41. artikuluak honako baldintza hauek ezartzen ditu lehenengo eta bigarren  paragrafoetan:

  • Etetea beharrezkoa izatea har daitekeen ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko. Hori bai, betiere proportzionaltasunaren, eraginkortasunaren eta kostu txikiagoaren printzipioak errespetatuz.

  • Titularra edo onuradunen bat EAEtik kanpo laurogeita hamar egun baino gehiagoz lekuz aldatu bada urte naturalaren barruan.

  • Erantzukizunpeko adierazpena faltsua denean edo funtsezko ez-egitea denean, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez denean.

  • Prestazioaren zenbatekoa ezin denean zehaztu interesdunari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik.

4. Familia-unitatean adingabeak badaude, oinarrizko zenbatekoa mantendu egin behar da.

Aipatzen ari garen DSBEaren araudiak berme espezifikoak aurreikusten ditu bizikidetza-unitatean adingabeak daudenean.

47.5 artikuluak ezartzen duenez, ardurapeko adingabeak daudenean, ordainketa kautelaz eteteak ezin izango dio eragin oinarrizko zenbatekoari. Horretarako, baldintza bakarra bete behar da: etetearen arrazoia ez izatea titularraren erruz baldintzak betetzen direla zehazteko ezintasuna.

Sinplifikatuz, kautelazko etendurak ez du eraginik izango oinarrizko zenbatekoan, baldin eta bi baldintza hauek betetzen badira: bat, ardurapeko adingabeak egotea, eta, bi, titularrak oztoporik jarri ez izana Lanbidek baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzeko.

Zer egin dezakezu Lanbideren gutun bat jasotzen baduzu?

Prozedura hasteko jakinarazpena edo entzunaldi-izapidea jasotzen baduzu, oso garrantzitsua da epe barruan alegazioak aurkeztea. Normalean, balioduneko 10 egun izaten da. Egun baliodunak dira guztiak, larunbata, igandea eta jaiegunak izan ezik. Hau da, jakinarazpena otsailaren 4an (asteazkena) jasotzen baduzu, otsailaren 18ra (asteazkena) arteko epea izango duzu; izan ere, aurreratu dugun bezala, asteburuak ez dira zenbatzen.

Jarraian, gutun hau jasoz gero jarraitu ahal dituzun hurratsak zehazten dizkizugu.

1. Komunikazioa ondo irakurri

Egiaztatu zer eskatzen ari zaizkizun zehazki; batzuetan, kartak anbiguoak izan ahal dira; garrantzitsuena da zehaztea gutun bakoitzean eskatzen dizkizutena.

2. Etxebizitzari buruzko dokumentazioa bildu.

Bizileku horretan bizi zarela egiaztatzen duen edozein dokumenturi buruz hitz egiten ari gara. Adibidez, alokairu-kontratu bat, etxebizitzaren titularraren baimen bat, errolda-ziurtagiri bat, bizikidetza-egiaztagiri bat, etab.

3. Alegazioak aurkeztu.

Alegazioak dira herritar gisa dugun defentsarako tresna nagusietako bat. Dokumentu horren bidez, administrazio-prozedurako interesdunak (gu herritar gisa, Lanbidek zerbait eskatzen digunean) datu eta balorazioak ematen dizkiegu prozdimendu horien ardura duten organoei, kontuan har ditzaten.

Hau Lanbideri ados ez gaudela  jakinarazteko mekanismo batez ari gara. Une horretan, argumento bidez,  erakutsi behar diogu Lanbideri haien erabakia okerra dela.

Beraz, alegazioak une horretan azal dezakezu zure egoera azaktzeko une aproposa da, aurkeztu dezakezu beharrezkoa jonsideratzen duzun dokumentazioa, eta, batez ere, eska dezakezu etendura ondoriorik gabe uztea.

Gogorarazten dizugu oso garrantzitsua dela alegazioak aurkezteko epea pasatzen ez uztea (aipatutako 10 egun baliodunak); izan ere, epe barruan egiten ez bada, Lanbidek etendura berretsi dezake, baita azkentzeko edo zenbatekoak erreklamatzeko prozedurak hasi ere.

4. Espedienterako sarbidea eskatu

Aurreko sarreretan aipatu dugun bezala, Lanbide prozeduran erabiltzen ari den dokumentu eta proba guztiak ezagutzeko eskubidea duzu. Horregatik, beti gogoratzen dugu posiblea dela zure erreferentziako bulegora joatea eta zure espediente osorako sarbidea eskatzea. Honek, zure defentsa hobeto prestatzeko informazioa emango dizu.


Azkenik, beti esaten dugun bezala, egoera honetan bazaude eta nola jokatu ez badakizu, aholkularitza bilatzen du. Gizarte-zerbitzuetara jo dezakezu, edo, guregana, Argilan-ESKra, baita DSBE jasotzen duten pertsonei laguntzeko beste elkarte batzuetara ere.

Justizia egiten da. Duela gutxiko bi kasuk ezkontzaren antzeko egoeraren presuntzioa ezartzen du.

Albiste onak ekartzen ditugu: Lanbidek eta Bilboko Auzialdiko Auzitegiko Lan arloko Atalak arrazoia eman digute Argilanen aholkularitza ematen aritu garen Irakurri

DSBEaren etetea "etxebizitzan baliozko titulurik ez izateagatik": zer gertatzen ari da eta zer egin dezakezu

Azken hilabeteetan ikusi dugu DSBEa jasotzen duten pertsona batzuk Lanbideren komunikazioak jasotzen ari direla gai honen inguruan. Azalduko dizugu zer Irakurri

Lanbideren dirubiltze kanpaina berria: DSBEan eta EPEan bidegabezko prestazioak jaso dutenen borondatezko epe ordainketa

Azkenengo asteetan, Argilan-ESK plataforman, ikusi dugu Lanbidek bidalitako komunikazio mota hauek asko areagotu direla. Honen esanahiaz, gertatzen ari denaz eta Irakurri

DSBEren edukiei eta zalantzei buruzko ikastaroa/prestakuntza

Azaroaren 3an eta 10ean, Argilan-ESK-k Diru-sarrerak Bermatzeko Sareari (DBE) buruzko oinarrizko prestakuntza-tailer bat antolatu dugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15