Azkenengo asteetan, Argilan-ESK plataforman, ikusi dugu Lanbidek bidalitako komunikazio mota hauek asko areagotu direla. Honen esanahiaz, gertatzen ari denaz eta defendatzeko dituzun aukeraz informatu eta ohartarazten zaitugu.

Zer gertatzen ari da?
Adierazten genuen moduan, Lanbidek, hainbat komunikazio hasi da bidaltzen zorrak pendiente duten pertsonei, nahiz eta pertsona hauek ordaintzeko akordio bat eduki, kuotak ordaintzen ibili edo birkalkuluaren aurka alegazioak aurkeztu izan. Ere, notifikazioarekin batera, Lanbidek, zorra baliogabetzeko ordainketa-gutun bat eransten du banku-entitateetan entregatzeko.
Ikusten ari garen moduan, zor hauek kriterio aldaketa edo berrikuspen administratibo batzuen ondorio dira. Denak adierazten du Lanbidek zorrak biltzeko fase sistematikoago bat hasten ari dela, honekin zerikusia duen araudia aplikatzen eta frakzionamendu erresoluzioak formalizatzen.
Argilan-ESK plataformatik guztiz desados gaude gauzak egiteko forma berri honekin, honek suposatzen baitu presio ekonomiko handiago bat kolektibo zaurgarrietan eta ordainketa-egutegi jasanezin batzuk ezartzeko kapazitatea.
Ezadostasun honen aurrean, beharrezkoa ikusten dugu erantzun antolatu bat ematea. Hemen gaude laguntzeko, horregaitik, jarraian, saiatuko gara gai hau apur bat argitzen.
Zer aukera ditut komunikazio hau jaso izanez gero?
Lehenik eta behin, argitu behar duzu ea reklamatzeko epean zauden eta alegazioak aurkezteko aukera duzun, pausu hau ezinbestekoa da. Beti aztertu zorraren jatorria eta prozedimenduko zein momentuan zauden. Oraindik alegazioak aurkezteko epean bazaude, gehitu zure ustez garrrantzitsuenak diren dokumentuak eta probak. Askotan zor hauek eztabaidagarriak dira, beraz, ez itzazu egiatzat jo.
Ez ezazu onartu ezer honako hau berrikusi gabe. Zure alegazioak aurkeztu, eta behin eginda, borondatezko ordainketa epea onartu baino lehen, ikusi ea alegazioak estimatzen diren edo ez.
Ere, kontuan izan, bueltatze prozedimenturik ez egotekotan, 4 urte igaro ondoren zorrak preskribatzen direla.
Laburbilduz, ez ignoratu notifikazioa, alegazioak aurkeztu edo laguntza bilatu, ez sinatu aholkua eskatu gabe eta, batez ere, kuota ordaintzea ezinezkoa izanez gero, errekurtsoa aurkeztu, ez onartu.
Ez nago ados nire zorrarekin. Zer egin dezaket?
Lehen adierazten genuen moduan, zure zorrarekin desados bazaude, epean egonez gero, alegazioak edo errekurtsoa aurkeztu ditzakezu.
Honez gain, zure espediente osoa eskatu dezakezu zure egoera pertsonalari buruz informazio gehiago edukitzeko. Horrek lagundu zaitzake prozdimenduan akatsa dagoela edo mala praxis administratiboa egon dela arrazoitzeko. Izan gogoan administrazioa ezin duela automatikoki trasladatu pertsonari bere prozedimentuan zehar eduki dituen akatsen ondoriorik.
Ez bazaude epean, eskatu laguntza profesionala, adibidez, doako justizia. Egoera askoz larriagoa da, baina oraindik aukerak geratzen dira.
Zatikatzea eskatu nahi dut
Zatikatze hau ordainketa tresna bat da eta bidegabeko prestazioak jasotzeagaitik itzulketak dituzten pertsonak eska dezakete.
Prozedimendu honekin, Lanbidek zure zorra zatikatzeko aukera eman ahal dizu, hau da, zorra ordaintzen joan ahal zara kantitate txikitan, hilabetez hilabete, behar duzun denbora guztian zehar.
Jakin izan dugun moduan, zatiketa hau eskatzeko, Lanbideren bulegoetatik imprimaki bat ematen ari dira, zehazki ERE-EKO-004, Berrik. 1, eredua, indarrean dagoena 2025eko irailaren 1etik. Imprimaki honetan adierazten dira, beste gauza batzuen artean, zein kantitate ordainduko diren hilabetero. Topea 40 euro izango da, hau da, ez dira onartuko kantitate txikiagoa duten zatiketarik.
Gogoratu prozedimendu hau oinarritzen dela Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketaren araudian. Beraz, Lanbidek kuota edo ordainketa-egutegi ezberdin batzuk ezarri ditzake Euskal Autonomia Erikdegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren artikulu 41.5aren arabera. Hala ere, honek ez du esan nahi ezin zarenik defendatu edo kantitate berri hori errekurritu.
Beraz, dena simplifikatzeko, zatikatzea esaktu nahi baduzu hemen adierazten dizkizugu ezaugarri printzipalak eskematikoki:
- Zatikatzea eskatu nahi baduzu ERE-EKO-004, Berrik. 1, eredua bete behar duzu. Zure Lanbideko bulego printzipalara joan zaiteke eta han eskatu, edo, bestela, online moduan bete hemen, "Eskabidea eta dokumentazioa" atalean, zehazki, "aurrez aurreko tramitazioa" sailean.
- Epean eskatu behar da, funtsezkoa da, bestela ezinezkoa izango da.
- Zure egoera ekonomikoa justifikatu behar duzu.
- Lanbidek, gutxienez, hilabetero 40 euroko kuota exijitzen du. Hala ere, posiblea du kuota altuago bat ezartzea Euskal Autonomia Erikdegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren arabera.
- Zatikatzearen erresoluzioa bide administratiboari amaiera jarri diezaioke.
Espero dugu informazio hau lagungarria izatea. Baita ere, espero dugu lagungarria izatea zure kasu partikularra aztertzeko eta defentsa prestatzeko. Hala ere, zalantzekin jarraitzen baduzu edo aholkua behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan gure mail elektronikoaren bitartez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Amaitzeko, nahiz eta laguntzarik ez behar, mota honetako komunikaziorik jaso baduzu azkenengo hilabeteetan jarri zaitez gurekin kontaktuan. Honekin laguntzen diguzu dirubiltze kanpaina berri honen dimentsioa jakiten eta, ere, ofentsiba honi aurre egiteko ekintza berriak baloratzen.
Edozein berririk izatekotan, berriro informatuko zaituztegu. Elkarrekin indartsuagoak gara.
Lanbideren dirubiltze kanpaina berria: DSBEan eta EPEan bidegabezko prestazioak jaso dutenen borondatezko epe ordainketa
DSBEren edukiei eta zalantzei buruzko ikastaroa/prestakuntza
Argilan-ESK plataformak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean etxebizitza, lurzoru eta hirigintza gaietan
EAJ-PSEren trikimailuak salatzen ditugu DSBEren araudia erreformatzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15


