Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

Irailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinaduren bilketa hasi da eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen ekitaldiak egin dira.

 

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak sinadurak paperean eta on line biltzeko prozesuari hasiera eman ondoren, irailaren 18an, larunbata, 11:30ean, hasiera ofiziala eman diogu sinadura bilketari, Bilbon, Donostian eta Gasteizen hiru ekitaldirekin.

Ekitaldi horietan, azaldu dugu Legegintzako Herri Ekimenaren (LHE) sustatzaileak hiru lehentasun ezarri dituela lau hilabete hauetarako:

1. Proposamenarekin ahalik eta herritar gehienengana iristea, baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren ezarpenari buruzko eztabaida abiaraziz gizarte-erakunde gehienekin.

2. LHEren aldeko ahalik eta sinadura gehien biltzea, eta horrek Eusko Legebiltzarra indar handiagoz presionatzea erraztuko digu.

3. Legebiltzarreko taldeekin eztabaidari ekitea, LHE lege-proiektu gisa izapidetzea ahalbidetuko duen gehiengoa lortzeko.

 

Ekitaldiak auzo eta herrietan

Ekitaldi horien ondoren, proposamenaren aurkezpenak egingo dira heldu gaitezkeen herri eta auzo guztietan, informazio-hitzaldiak egingo dira eta prestatu ditugun materialak (triptikoak eta kartelak) banatuko dira.

Sinadurak bi formatutan bilduko dira:

  • On line, https://rentabasica.eus webgunearen bidez
  • Paperean, sinadurak biltzeko mahaietan, egunero hainbat herri eta auzotan jarriko direnak.

 

Atxekimenduak

50 erakundek baino gehiagok egin dute bat LHE horrekin, eta funtsezko ekarpena izango dira herritarrei BGOEren aldeko kanpaina eramateko. Atxikimenduen zerrenda honako esteka honetan kontsulta daiteke: https://rentabasica.eus/es/adhesiones/

Unibertsitateetara eta lantokietara ere iritsiko da kanpaina. Esparru horietan informazioa zabaltzeko eta sinadurak biltzeko helburua dugu. Horretarako, ESK sindikatuaren eta unibertsitate arloko pertsona erreferenteen konpromisoa dugu.

LHE kanpaina finantzatzeko crowdfunding (mikromezenasgoa) proiektu bat jarri dugu martxan GOTEO plataformaren bidez. Ekarpenak Goteon egin daitezke.

 

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta: premiazkoa eta beharrezkoa

Gaur egun, inoiz baino gehiago, premiazkoa eta beharrezkoa da baldintzarik gabeko oinarrizko errenta bat. Helburu horren alde mobilizatzen ari garenontzat, zalantzarik ez dugu, nahi izanez gero, ezar daitekeela. Gizarte zibileko erakundeen eta herritarren sektore zabalen laguntza behar dugu, diruaren eta politikaren boterea dutenei presio eginez ideia berri horri aukera bat eman diezaioten.

Ekintzaren unea iritsi da:

  • Bilbon, Donostian eta Gasteizen dagoeneko martxan dauden herrialde-batzarrekin bat egitea.
  • Herri, auzo eta lantegietan berehala hasiko den sinadura bilketa babestea.
  • Adi eta adi egotea datozen lau hilabeteetan egingo diren mobilizazio-deiei.

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta bat ezarrita, lortuko dugu pertsona gehien-gehienekl irabaztea, aukera gehiago izango baitituzte bizitza autonomoagoa, osoago eta zoriontsuagoa lortzeko, gizarte bidezkoago baten barruan.

 

Lortu da! Gaur 22075 sinadura entregatu dira Eusko Legebiltzarrean

Gaur, Gasteizen, Eusko Legebiltzarreko ateen aurrean egindako ekitaldi batean, Oinarrizko Errenta baten aldeko LHEa osatzen duten pertsonek, 22075 sinadura banatu Irakurri

10.000 sinaduren bila!

Irailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinaduren bilketa hasi da eta Bilbon, Donostian Irakurri

Irailaren 18an - Sinadura bilketaren ekitaldiak

Irailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinaduren bilketa hasiko da eta Bilbon, Donostian Irakurri

Oinarrizko Errentaren aldeko sinadura bilketaren hasiera

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Hauteskunde Batzordeak oniritzia eman du eta irailaren 18an hasiko gara sinadurak biltzen, online eta paperean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3