Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Hauteskunde Batzordeak oniritzia eman du eta irailaren 18an hasiko gara sinadurak biltzen, online eta paperean.

 

 

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri ekimenak aurrerapauso bat eman du. EAEko Hauteskunde Batzordeak paperezko sinadurak biltzeko formularioak onartu ditu, bai eta otsailaren 18an Eusko Legebiltzarrean aurkeztu genuen Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta baten aldeko sinadura digitalak egiteko eredua ere.

 

Sinadurak online

Astelehenetik aurrera digitalki sinatu daiteke.

Baina datorren irailaren 18an izango da emango diogunean hasiera sinadurak biltzeko kanpainari. Hiru ekitaldi egingo dira hiru hiriburuetan, pobreziaren aurkako politika publikoetan erantzukizuna duten erakundeetako batzuen aurrean.

LHE sinatu

 

4 hilabete sinadurak biltzeko

Lau hilabete ditugu 10.000 sinadurak biltzeko, lau hilabete ditugu hirietako herri eta auzo guztietara iristeko, lantokietara eta unibertsitateetara iristeko, hainbat mobilizazio egiteko. Lau hilabete ditugu BGOEren eskakizuna herritarren gehiengoak babestu eta parlamentuan gehiengo batek entzun dezan.

 

Kanpainarekin bat egin ezazu!

Horregatik, hemendik animatu nahi ditugu gizarte zibileko erakundeak, bai eta ekimen honetan interesa duten norbanakoak ere, hiru lurraldeetan funtzionatzen ari diren batzarretan parte hartzera, Irailaren  18an hasiko den prozesuari babesa emateko eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak neurri hori babestera behartzeko, herritar guztientzako funtsezko eskubide gisa.


Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta batekin pertsona guztiok irabazten dugu.

 

#ILPrentabasicaCAV

 

Lortu da! Gaur 22075 sinadura entregatu dira Eusko Legebiltzarrean

Gaur, Gasteizen, Eusko Legebiltzarreko ateen aurrean egindako ekitaldi batean, Oinarrizko Errenta baten aldeko LHEa osatzen duten pertsonek, 22075 sinadura banatu Irakurri

10.000 sinaduren bila!

Irailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinaduren bilketa hasi da eta Bilbon, Donostian Irakurri

Irailaren 18an - Sinadura bilketaren ekitaldiak

Irailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinaduren bilketa hasiko da eta Bilbon, Donostian Irakurri

Oinarrizko Errentaren aldeko sinadura bilketaren hasiera

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Hauteskunde Batzordeak oniritzia eman du eta irailaren 18an hasiko gara sinadurak biltzen, online eta paperean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3