Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

Irailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinaduren bilketa hasiko da eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen ekitaldiak egingo dira.

 

Comienza la recogida de firmas de la ILP por una Renta Básica Incondicional en la CAV

 

Irailak 18, larunbata. Goizeko 11:30etan

BILBO:

Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia (Gran via 25)

DONOSTIA:

Gipuzkoako  Foru Aldundia ( Gipuzkoa Plaza)

VITORIA-GASTEIZ

Eusko Legebiltzarra (Florida Pasealekua)


10.000 sinaduraren bila!

Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadurak biltzen hasteko ekitaldia, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Datozen 4 hilabeteetan garatuko den kanpainaren berri emango dugu.

Pobreziarekin amaitzeko eta pertsona guztientzako eskubideetan aurrera egiteko tresna.Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak onartu ondoren sinadurak biltzeko prozesua paperean eta euskarri digitalean,

Larunbat honetan, irailaren 18an, 11:30etan, hasiera ofiziala emango diogu sinadura-bilketari, Bilbon, Donostian eta Gasteizen hiru ekitaldirekin batera, ekimen horren herri-babesa ikusteko, sinadura-bilketa masiboa eginez.

Ekitaldi horietan, herrialde bakoitzeko asanbladak datozen lau hilabeteetan Euskal Autonomia Erkidegoko herri eta auzo guztietan ekimena ezagutarazteko egingo den kanpainaren berri emango du.

 Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta. Honako hauentzako txertoa:

  • pobreziarekin bukatu
  • enplegua banatu / lana partekatu
  • bizitza erdigunean jarri
  • erabakitzeko autonomia gehiago
  • modu jasangarriagoan bizi
  • aberastasuna birbanatu

Lortu da! Gaur 22075 sinadura entregatu dira Eusko Legebiltzarrean

Gaur, Gasteizen, Eusko Legebiltzarreko ateen aurrean egindako ekitaldi batean, Oinarrizko Errenta baten aldeko LHEa osatzen duten pertsonek, 22075 sinadura banatu Irakurri

10.000 sinaduren bila!

Irailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinaduren bilketa hasi da eta Bilbon, Donostian Irakurri

Irailaren 18an - Sinadura bilketaren ekitaldiak

Irailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinaduren bilketa hasiko da eta Bilbon, Donostian Irakurri

Oinarrizko Errentaren aldeko sinadura bilketaren hasiera

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Hauteskunde Batzordeak oniritzia eman du eta irailaren 18an hasiko gara sinadurak biltzen, online eta paperean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3