ELAk, LABek eta ESK-k DIGIren, CCOOren eta UGTren maniobra opakoak salatzen ditugu, Estatuko hitzarmen bat inposatu nahi baitute, plantillei bizkarra emanez eta Euskal Herrian gehiengoa duten sindikatuak kontuan hartu gabe.

 

 "Euskal Herrian hitzarmen propio baten negoziazioa aldarrikatzen dugu, hemen historikoki defendatu diren lan baldintzekin eta tokiko plantillen protagonismoarekin"


 

HEMEN NEGOZIATUTAKO HITZARMEN DUIN BATEN ALDEKO BORROKAN!

ELAk, LABek eta ESK-k DIGIren, CCOOren eta UGTren maniobra opakoak salatzen ditugu, Estatuko hitzarmen bat inposatu nahi baitute, plantillei bizkarra emanez eta Euskal Herrian gehiengoa duten sindikatuak kontuan hartu gabe.

Gure lurraldeetako negoziazio kolektiboa edukiz hustu nahi duen eta langileak hemen ordezkatzen ditugunak baztertu nahi dituen eragiketa honen aurka gaude erabat.

Euskal Herrian hitzarmen propio baten negoziazioa aldarrikatzen dugu, hemen historikoki defendatu diren lan baldintzekin eta tokiko plantillen protagonismoarekin. Ez dugu onartzen inposaketa zentralistarik, ezta ordezkatzen ez gaituen itunik ere.

Borrokan gaude. Ez kapritxoz, gure eskubidea delako baizik. Hemen negoziazioa defendatzea baldintza duinak, demokrazia sindikala eta errespetua defendatzea delako.


Borroka da, Bide bakarra!!

NO AL CONVENIO ESTATAL
HEMEN LAN EGIN, HEMEN NEGOZIATU.

ESK-k DIGI Bizkaiko PRECOra eraman du lan-denboren arloko hitzarmena urratzeagatik

Gaur goizean, ESK sindikatua Bizkaiko PRECOra joan gara, DIGI enpresaren aurka jarri genuen gatazka kolektiboa dela eta, lan-denborei buruzko enpresa-hitzarmenaren Irakurri

DIGI-ko langileek arrakastaz amaitu dute bigarren greba deialdia

Gaur, beste hiru greba egunen ostean, amaiera emango diegu aldi baterako mobilizazio horiei. Enpresaren abusuzko praktikak salatzen ditugu eta langileon Irakurri

Mobilizazio berriak DIGIn. Greba orokorra Urriak 14-15-16

DIGIren Gipuzkoako plantilla, Bizkaia eta Arabarekin batera, grebara itzuliko da urriaren 14, 15 eta 16an, ipar eremu osoan deitutako mobilizazioen Irakurri

Greba DIGIn. Mobilizazio egutegia Bizkaian eta Gipuzkoan

  Bizkaian eta Gipuzkoan hiru greba-egun deitu dira irailaren 23-24-25ean DIGIn. Estatuko hitzarmen bat DIGIn negoziatzeari ez! Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5