CCOO-UGTk eta DIGI enpresak Estatuko hitzarmen baten negoziazioaren bidez langileen lan-baldintzak okertzeko akordio lotsagarria lortu dutenez, mobilizazioetarako deia egin dute, negoziazio propioa aldarrikatzeko.

 

 


"Probintzia bakoitzean lurralde-hitzarmen bat negoziatzea defendatzen dugu, lan-baldintzak eskualde bakoitzeko errealitate ekonomiko eta sozialetara egokitu ahal izateko"


 

GREBA EGINGO DUGU IRAILAREN 10, 16 eta 17ko DIGI HITZARMENAREN AURKA


Enpresak gure lan-baldintzen aurkako harrapaketa onartezina inposatu nahi digu. Batasunarekin eta zuen parte-hartze aktiboarekin bakarrik geldiarazi ahal izango dugu eraso hau. Bertan egon zaitezten, gurekin egon zaitezten eta, guztion artean, egoera honi aurre egin diezaiogun behar dugu. Gure erantzunaren indarraren araberakoak izango dira gure lan-baldintzak.


Irailaren 10eko GREBA, enpresa-hitzarmenaren aurkako mobilizazioak:

- Manifestazioa enpresaren aurrean, 07:00etatik 09:00etara, Zamudioko ordezkaritzan.

- 10:00etatik 12:00etara kontzentrazioa DIGI Doctor Areilza 27 dendan, Bilbon.

 

Borroka da, Bide bakarra!!

NO AL CONVENIO ESTATAL
HEMEN LAN EGIN, HEMEN NEGOZIATU.

DIGI-ko langileek arrakastaz amaitu dute bigarren greba deialdia

Gaur, beste hiru greba egunen ostean, amaiera emango diegu aldi baterako mobilizazio horiei. Enpresaren abusuzko praktikak salatzen ditugu eta langileon Irakurri

Mobilizazio berriak DIGIn. Greba orokorra Urriak 14-15-16

DIGIren Gipuzkoako plantilla, Bizkaia eta Arabarekin batera, grebara itzuliko da urriaren 14, 15 eta 16an, ipar eremu osoan deitutako mobilizazioen Irakurri

Greba DIGIn. Mobilizazio egutegia Bizkaian eta Gipuzkoan

  Bizkaian eta Gipuzkoan hiru greba-egun deitu dira irailaren 23-24-25ean DIGIn. Estatuko hitzarmen bat DIGIn negoziatzeari ez! Irakurri

Hemen lan egin, hemen negoziatu. LOW COST hitzarmenari DIGIn EZ!

ESK-k, DIGIko langileen legezko ordezkaritza garen aldetik, bai Gipuzkoan bai Bizkaian, lan-baldintzen prekarizazioa salatzen dugu, bai eta Gipuzkoan eta Bizkaian Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4