Epaiketa egin da Elecnorreko ESK-ko 3 ordezkari sindikalen aurka, ustezko mehatxu batzuengatik. Gaur justizia leiala izan da bere izenarekiko eta Elecnorreko arduradunaren gezurrak harrapatu ditu.
Epaiketa hasi bezain laster, aretoko buru zen epaileak salatzaileari galdetu zion ea lehen akusatuak inoiz mehatxatu zuen, autoa aztertu ondoren ez baitzuen bere aurkako delituaren zantzurik ikusten. Une horretan, Elecnor euskal multinazionalaren arduradunak eta salatzaileak aitortu du ezetz, eta epaileak, automatikoki, errugabetu egin du salatua.
Kartutxo hori xahututa, epaiketak aurrera jarraitu du beste salatuen deklarazioekin (mehatxu faltsuengatik) eta Elecnorreko arduradunaren deklarazioekin, non argi geratu den mehatxu horiek ez direla gertatu salatzaileak frogarik ere ez zuela aitortu duenean.
« Edozein erasoren aurrean tinko mantenduko gara , gu langileon sindikatua garelako, eta ez nagusi eta arduradunena »
Gure sindikalismoa egokia da
Tristea da salaketa penalak onartzea sindikalismo hutsa egiteagatik, baina tristeagoa eta larriagoa da salatutako gertaerak Elecnorren barruan ESKren jarduera sindikala mugatzeko helburu bakarrarekin asmatuak direnean onartzea.
ESK-k are argiago dauka gure sindikalismoa egokia dela, enpresak eta bere arduradunek muga hauetara iritsi behar dutenean gu geldiarazteko.
Behin baino gehiagotan esan diegu: edozein erasoren aurrean tinko mantenduko garela. Gu langileon sindikatua garelako, eta ez nagusi eta arduradunena.
Ez dugu ahaztu nahi eskerrak eman nahi dizkiegula gurekin egon eta babesa eman nahi izan diguten sindikatu-kide eta kolektiboetako kide guztiei.
#ErrepresiorikEz
#GoraLangileonBorroka
#GoraESKsindikatua