Azken aste hauetan enpresak Indarreko ERTE an zeuden zenbait langile desafektatu ditu, neurri hau txalotu egiten dugu langileen lanpostuak pixakanaka berrezkuratzea dakarrelako.
Hala ere, erabaki honek ez dauka salbuespenik kritiken aldetik bere forma zein edukiagatik, langileon Estatutuaren 47. eta 64. artikuluak urratzen baititu langileen batzordearekiko komunikazio eza dela eta , langileen ordezkaritzaren gainetik gelditu nahian.
Horrez gain ez dugu pasatzen utzi nahi gure desadostasuna lanpostu berrezkuraketa /desafekzio honen helburuarekin ez bait da komunikazio arloan ari diren i+m ko langileek orainarteko lan berberan jarraitzea , RENFE trenbide sarearen eremuan mantenu lanetan aritzea baizik.
Kexa hau ERTE aren jarraipen mahaian adierazi dugu non, betikolez, CCOO eta UGT ren erantzun hotza '' lo trasladamos a la empresa ...'' izan da
Hau ez da izan aste honetan adierazi dugun kritika bakarra, pasadan astean Gipuzkoako langile batzordeak beste kexa bat jakitera eman zion jarraipen mahai honi . Kasu honetan, langileriaren onurarako zioan eskabide baten alde borrokatu beharrean , enpresari lan zikina egin eta gure proposamena gaitzetsi du.
Orain aste batzuk Elecnor Gipuzkoako eta Bizkaiako langile batzuk adierazi zigutenez, enpresak nahiz eta lan nahikoa izan arren ez zuen langilerik desafektatzen eta hauen ustean Bizkaiko langileak Arabara bidali dituzte. Kasu honetan ez gaitu harritzen Elecnorreko CCOO alderdiak ekintza hauen jakitun izatea eta berauek salatu nahi ez izatea enpresaren aurrean ezta ERTE an dauden langileek erabiltzen duten kamioi-zezta subkontraten langileek erabiltzea. Irregulartasun hauek nabariak dira enpresa honen barruan eta baita Patroiaren morroi direnen erosotasunak , onurak eta statu quo-ak.
ESK tik , beti egin dugun bezala, ez ditugu onartuko enpresaren ezta " gizarte agente" hauen praktikak ,bai Alarma Egoera maila orokorrean zein ELECNOR eko ERTEAk maila zehatzagoan.