Gaur, azaroak 16 osteguna, lehen aldiz egin dira hauteskunde sindikalak GIPUZKOAKO DIGIn. ESK-k irabazi ditu hauteskunde horiek, aukeratzen ziren hiru ordezkari sindikaletatik bi eskuratuz.


"Emaitza horiek langileen aldarrikapenak gidatzeko gaitasuna ematen digute, haien lan-baldintzak hobetzeko"


 

Gaur izan dira lehen hauteskunde sindikalak DIGI Gipuzkoan. Emaitzak oso onak izan dira ESK ordezkatzen zuten lankideentzat. Aukeratzen ziren langileen hiru ordezkarietatik, ESK-k 2 ordezkari lortu ditu, indar bozkatuena izanik, eta boto bakar batera geratu gara, aukeratzen ziren hiru ordezkariak lortzetik.

DIGI GIPUZKOAko hateskunde sindikaleen emaitzak

ESK: 2 ORDEZKARI

Alexander Quiñones (13 boto)

Jack Morales (12 boto)

 

ELA:  ORDEZAKARI BAT 

Juan Manuel Campusano (11 boto)

 

ESK sindikatutik zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu DIGIko langile guztiei parte hartzeagatik, eta, bereziki, ESKtik aurkezten ziren pertsonengan konfiantza jarri duten guztiei, gehiengoz eman baitiete botoa.

Dakizuenez, ESK oso sindikatu ezaguna gara telekomunikazioen sektorean, eta orain arte Telefónica/Movistar, Comfica, Circet eta Elecnor bezalako enpresetan izan dugun presentziak bermatzen gaitu. Joan den ekainaz geroztik, Bizkaiko DIGIn ere erreferentziazko sindikatua ginen, eta han izan ginen boto gehien jaso genuen sindikatua. Emaitza horrekin, DIGI Gipuzkoan ere erreferentziazko sindikatua gara langileen eskubideak defendatzeko orduan.

Hemendik aurrera, DIGIn ere protagonista izaten jarraitu nahi dugu, eta erreferente bat lan-eskubide gehiagotan aurrera egiteko orduan. Eta horretarako behar zaitugu. Lanari ekiten diogu.

Eskerrik asko!

 

ESK, LANERAKO PREST!

Gora langileen borroka!!