Gaur goizean, DIGO BIZKAIAN lehen kaleratzearen berri izan dugu, ez enpresak batzordeari jakinarazteagatik, indarrean dagoen lan-legediak adierazten duen bezala, baizik eta enpresak batzordeko presidenteari deitzen ziolako lankide bat kaleratzen ari zirela esateko, diziplinazko kaleratze bat aplikatuta, eta langileak kaleratze hori sinatzeari uko egiten ziola, arrazoia guztiz faltsua zelako.

DIGIn lan-harremanen oinarrizko alderdi batzuk ulertzea kostatzen ari zaie, hala nola, enpresak Bizkaiko zerbait tratatu nahi duenean Bizkaiko batzordearekin hitz egin behar duela eta ez Madrilgo sindikatuekin, langile batek kaleratze-gutuna sinatu nahi ez badu ez duela sinatzen, eta enpresa batek norbait kaleratzen badu, enpresa-batzordeari jakinarazi behar diola.