Circetek zigorra kendu behar izan dio langile bati, bere eskubideak defendatzeagatik errepresalia zela egiaztatzeagatik. Circeti aurre eginez eskubideak berreskuratzen dira.


« Ezin da onartu  langileak esplotatzen  dituen multinazional honen jokamoldea »

 Joan den irailaren 12an Bizkaiko Circet-ek atzera egin zuen berriz ere epaitua izango zenean: albo batera utzi zuen ESK-ko atal-sindikaleko ordezkaria den langile bati jarritako zigorra. Agerian geratu da enpresak ez zuela hura zigortzeko arrazoirik, elkarren artean antolatu eta euren hitzarmena bete dadila aldarrikatu nahi duten langileen aurkako jazarpenaren parte baino ez zela.

Judizioaren ekitaldian, epaileak enpresari adierazi zion zigorraren arrazoiak argitu behar zituela, zehapen-gutuna ez baitzen zehatza. Horren aurrean, enpresak zigorrari uko egitea eta eraginik gabe uztea erabaki zuen, hau da, inoiz jarri ez balu bezala.

 

Enpresari aurre eginez, eskubideak lortzen dira

Beste behin ere, enpresa honi aurre egiten dioten langileak zoriondu nahi ditugu. Argi utzi diote lan-eskubideak babestu egiten direla eta ezin dela onartu langileak esplotatzen dituen multinazional honen jokamoldea: ez bermatzea astean 40 orduko lanaldia, ez ordaintzea aparteko orduak, 1.050 euroko soldata gordina eta errepresio-praktika gaitzesgarriak.

ESK-n langileen eskubideak defendatzeko eta borrokatzeko dugun konpromisoari eusten diogu, lan-baldintza duinak bermatuko dituzten hobekuntzak lortzeko, gure bizitzak haien irabazien gainetik egon daitezen.

 

Antolatu

Ez utzi engainatzen, eta enpresak edozein eskubide urratzen badizu, mehatxu egiten badizu edo edozelako arazorik baldin baduzu, jar zaitez ESK sindikatuarekin harremanetan 619 97 83 09 (Alain) telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatziz, eta parte hartu hurrengo asanbladetan.

Atzera egin kaleratzeak! Bete hitzarmena!

 

Sin avances en el convenio de Circet, una vez más por culpa de la empresa (EUS)

Hoy, tras finalizar la segunda reunión de negociación de convenio, la actitud de la empresa sigue siendo de una prepotencia Irakurri

Ikuskaritzak CIRCET behartu du bidegabe deskontatutako zenbatekoak itzultzera.

Salatu dugun eta gaur lan-ikuskaritzak ebatzi duen gauzetako bat da nominan eta enpresa egiten ari den puntuetan deskontuak EZ DIRELA Irakurri

Irabazi dugu! Oscar berriz onartu behar dute Circeten

Epaitegiek baliogabetzat jo dute Oscarren kaleratzea eta berriro onartu behar dute, izapidezko soldatak eta 7.501 euroko kalte-ordaina ordainduz kalte moralengatik. Irakurri

Circetek erridikulua egiten jarraitzen du, ESK-ren aurrean epaitegira joaten den bakoitzean

Azaroaren 23an bi epaiketa egin ziren Circeteko bi langileren eta ESK sindikatuko ordezkari sindikal baten aurka. Hasieratik, justizia emateaz arduratzen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3