Azpikontratazioaren aurkako kanpainarekin jarraituz, bideo bat bidaltzen dizuegu. Bideo horretan, atzo, maiatzaren 27an, Bilboko Buenos Aires kaleko Movistarren dendan egin genuen kontzentrazioan, soldaten eta lan-baldintzen arteko aldeak salatzen dira.

Telefonican Hitzarmena luzatzea negoziatzen ari diren honetan, lehentasunezkoa iruditzen zaigu azpikontratazioaren arazoa mahai gainean jartzea, pertsonen eta haien lan-baldintzen bizi-prekarietatera daramalako.

Azpikontratazioarekin amaitzeko unea da, besteak beste esk antolatutako STOPSUBKONTRATAZIO kanpainan salatu genituenak bezalako egoera bidegabeetara eramaten duen Telefónica bezalako enpresetan.

LAN BERA, LAN-BALDINTZA BERBERAK!
STOP AZPIKONTRATAZIOA!