Behin hauteskundeak pasata, hitzarmen berri baten negoziaketa adostu beharko da. Enpresak murrizketa berri eta gogorrak planteatuta hasiko du negoziaketa, langile taldea zalapartarik atera gabe murrizketaren bat onartzera bideratzeko, hasierako horiek baino txikiagoa izateko baldintzarekin.
Azken negoziaketetan sindikatu nagusiek babestu duten estrategia, azkenean sinatzen dituzte murrizketak gaitz erdi direla justifikatzeko.


ESK-k, langile taldearen parte hartzearekin, langileen lehentasunak mahai gainean jarriko ditu eta hurrengo hitzarmenean defendatu, enpresaren balizko erasoaldiak ahaztu gabe. Horiek izango dira hauteskunde hauetatik aterako den ordezkaritza sindikalak aurrera eraman beharko dituen zereginetako batzuk.


Estrategia berria behar dugu 

ESKren erronka, gauzak beste era batera egin daitezkeela uste duten langile guztiena bezala, Herrialdeko Batzordeetan bestelako gehiengoak lortzea da, enpresaren planen aurka zirkinik ere egiteko asmorik ez duten horiengandik bestelakoa, enpresaren helburuei mugak jarriko dizkion beste estrategia bat erabilita, lan baldintzak hobetzea lortuko eta langileen erosahalmena hobetuko duena.


Zuen babesarekin, zuen bozkarekin, Herrialdeko Batzorde askotan gehiengoa enpresaren aldean langileak lehenesten dutenek osatzea lortzen badugu, enpresaren planak gelditzeko negoziaketarekin batera mobilizazioa tresnatzat dugunok osatzea, langileen alde gauzak aldetzea posible izango da.

 


Eredu sindikala aldatzeko aukera

• Inolako loturarik gabeko sindikalismoa eta enpresari ezer ez diona zor.

• Mobilizazioa eta negoziazioa bateratzen duen sindikalismoa, langileentzako hobekuntzak lortzeko bidea bakar bezala.

• Langileentzako hobekuntzen bila aritzen dena eta ez sindikatuarentzat.

• Eragiten gaituzten alderdi guztietan langileen parte-hartzea ezaugarritzat duen sindikalismoa.

• Hitzarmenetan sinaturiko eskubide sindikal gehigarriei uko egin dien sindikalismoa, eta legeak ezartzen dituenak bakarrik onartzen dituena.


Gure jarduera: Lana eta zintzotasuna

Hauteskunde garaian ez da arraroa, orain arte urrun sumatu dugun edozein sindikatua gugana hurbiltzea hauteskunde egitaraua luzatzeko asmoz. Hainbat delegatuk, orain arte eskutuan egon direnek, proposapen eta eskaintza berriak zabaltzen dizkigute; beti, bete gabe gelditzen diren hainbat proposapen, hainbat idatzi, eta hainbat erronka.


ESKren ustez, langileak ikusi behar du zer egin duen sindikatu bakoitzak azken lau urte hauetan. Era beran, eta hurrengo lau urteei begira, langileen asmoek eta desioek erabakiko dute egiteke dagoena.


Orri hauen bidez, langile bakoitzak egin behar duen hausnarketa prozesua erraztea izan dugu helburu. Langile guztion interesak zintzotasunez defendatzea izan dugu gure lanaren garantía, adabagune eta leku guztietan. Honela egin dugu azken 4 urteotan.

Estatu mailan, Enpresak izan dituen erabaki atzerakoiei aurre egiteko eta batez ere, Interzentru Komitearren laneza gordina ikusirik, agerian dauden beste sindikatuekin, hainbat ekintza burutu dugu.Honela egin dugu probintzi mailan ere, gure eskubideen defentza aldarrikatuz, bai Komitean, bai erabaki bateratuak lortzeko asmoarekin, bai zuoi langileoi informazioa zabalduz, edo ta asanbladen bidez guztion partizipazioa bilatuz.


“Helburuak lortzera ez garela ailegatu” leporatu ahal zaio ESKri, baina inoiz ez, zuon konfidantzari huts egin diogunik.

Harro sentitzen gara zure botua eskatzeko. Hildo honetarik jarraitzeko asmoa dugu zure botuari esker. Zintzotasunez lan egitea da eskaintzen dizugun bakarra.


SINDIKALGINTZA DUINTASUNEZ!