TELEFONIKAK LANGILEEN OSASUNA ETA SEGURITATEA MESPRETZATZEN DITU

ILEGALTASUN NAHIKO!!!

Telefonika enpresak erabaki du laneko arriskuen prebentzioan formakuntza emateko prestakuntzarik gabeko jendea kontratatuko duela, eta hori oso garrantzitsuak diren gaietan, adibidez arrisku elektrikoak, itxitako espazioetan egindako lanak, goiko lanak.., langieleak arrisku larrian jartzen.

Arduradunek, adibidez, sei orduko Prebentzio-ikastaro bat jaso dute, hau bai, legeak esaten duen bezala, teknikari batek emandakoa. Baina enpresak nahi duena da arduradun horiek beste langileei ematea; eta horretarako ez daude kalifikatuak, gutxienez 300 orduko prestakuntza izan behar baitute ikastaro hori emateko eta benetan arriskuak sahiesten jakiteko.

 ESKkoek hau salatzea erabaki dugu, bai enpresan, bai Lan-ikuskatzailetzan (jarritako salaketa erantsita doa honekin batera).

Beste aldetik, arduradunei eskatzen diegu ikastaroak ez emateko, eta langileei bere kexa adierazteko