ESK sindikatua - Mercedes Benz


2023ko hauteskunde sindikalak

Prest.

 

 

 

« Duela urtebete eskas Mercedeseko Gasteizeko  langileek aski zela  esan genuen »

 

Asko egiteko

Duela urtebete eskas Mercedeseko Gasteizeko langileek aski zela esan genuen. Gogaituta geunden eta enpresak langileekiko zuen begikotasun eza gameluaren bizkarra hausten duen lastoa izan zen.

Urteetan zehar baliogabe sentiarazi digute. Ordainsariak bidegabe ordaintzea; malgutasun eta ABEEEak nahi bezala erabiltzea, gure senide eta lagunek denbora librea zeukatenean guri kentzeko eta guk denbora librea edukitzeko inork ez zeukanean; prebendak eta abantailak ematea gure lanbaldintzak emango zituzten sindikalistentzat, senide eta lagunei lanpostua ematearen eta haien afiliazioaren truke...

Modu horiek guztiak, era horiek guztiak, enpresaren egituran txertatuta daude eta oso zaila da buelta ematea. Enpresak badaki ez duela langileak berriro haserretzerik nahi eta, haren eta beste sindikatuen aburuz, egoera aldatu egin da, baina guk ez dugu uste hala denik.

ESK sindikatuan pentsatzen dugu langileen eguneroko arazoek ez dutela hobera egin.

 

 

 

Gure osasuna ez zaie inporta

Gero eta kezkagarriagoa da tenperatura altuekin jasaten dugun egoera. Instalazioaren etengabeko eraldaketak gero eta gehiago aldentzen ditu muntaia lineak kanpoaldetik, pabiloiaren aireztatzeeta hozte-sistemak txarrak dira. ESK-k eta beste sindikatuek beroa arintzeko neurriak adostea eskatu dugu eta enpresaren ezezkoarekin egin dugu topo, «legea betetzen» duela argudiatuz.

Ergonomia txarra kamuflatzen da eta kolore atseginagoz margotzen dira objektibo eta neutralki baloratuta gorriz egongo liratekeen lanpostuak. Aurrekontua eta denbora ematen dute guri sinetsarazteko etorkizunean edonor fabrikako edozein lanpostuan egon ahal izango dela, baina langileen adina gero eta altuagoa da eta pixkanaka ahultzen gara, enpresa bidean geratzen direnengatik kezkatu gabe.

Enpresak uko egiten dio istripuagiriak egiteari eta munduko eragozpen guztiak jartzen ditu lan-lesio eta istripuak onartzeko. Medikuzerbitzuetan egindako murrizketa tamalgarriaren aurreko egoerara itzultzeko ere ez dauka asmorik. ESKn uste dugu gure osasuna eta ongizatea ez direla enpresaren lehentasuna izango, medikuzerbitzuak eta laneko arriskuen prebentzioak giza baliabide horien (gizatasunik gabe dabiltzatenak) menpe jarraitzen duten bitartean.

Sekuentziarekin arazo endemikoa dago. Arlo bakoitzeko arduradunaren arabera, arazoari modu desberdinean egiten zaio aurre. Hori ezin da hala izan, laguntza eta lasaitzeko sistema estandar eta ondo antolatuak egon behar du. Ez da onargarria kasu batzuetan taldekoak laguntzen ez dituzten liderrak egotea, ezta lanpostuan egin beharrekoa ez jakitea, betiere arloko arduragabe batzuen onespenarekin.

 

 

Pribilejio sindikalak eta joko zikina

Langileek botoekin sindikatu batzuen ordezkaritza mugatu zuten arren, ordezkari batzuek oraindik ere abantailak dituzte ordutegi eta lanpostuei dagokienez. Gainera, ez dute garbi jokatzen, behin-behineko langileen gainera etortzen dira haiek afiliatzeko, kontratuak luzatzeko, bitarteko lankontratuak emateko edo lankontratu mugagabeak lortzeko hitza emanez. Hori guztia enpresaren konplizitate zuzen edo ez zuzenarekin.

Gero eta arazo gehiago dauzkagu lan jarduera eta familia bateragarri izateko. Enpresak hori lortzeko bitartekoak jarri beharrean, lanaren antolamenduarekin langileen arteko arazo eta gatazkak eragiten ditu. Enpresa eta sindikatu batzuk harro egoteko moduko aldaketa egon omen den arren, asko dago egiteko.

 

 

Kontziliazioa, segurtasuna eta osasuna

Gure erabateko lehentasuna da langileen osasun fisiko eta psikologikoa defendatzea. Gure helburua giza lanpostu berriak, sekuentzia txarrerako laguntzak, ergonomia azterketa objektiboak, lanzamen azterketa... negoziatu eta adostea da. Hala ere, enpresak pertsonenganako tratua duintzen ez badu, behar bezala salatzen jarraituko dugu lanbaldintzak hobetzeko.

Bai ala bai aginduzkoa da egungo tenperatura protokolo ausarta negoziatu eta adostea, gero eta ohikoagoak diren egun beroak jasaten laguntzeko. Ez dugu enpresaren jarrera itxia onartzen, horren inguruko legea betetzen duela baino ez baitu esaten. Zer esango dute lan-agintarien aurreran noizbait bero-kolpeak, lipotimiak, etab. egotekotan? Legea betetzen zutela esango diete?

Lanbizitza eta familia bateragarri izatea ezin da izan lankideen arteko liskarren iturri. Enpresak esku hartu behar du eta bateragarritasun horren pisua bizitza propioa duten pertsonengan ez egoteko neurrietan inbertitu behar du. Beste neurrien artean, txanda errepikapenentzat gehiago kontratatzea eta pizgarriak egotea eskatzen dugu.

 

 

Azpikontratazioak

ESK sindikatuan azpikontratatzeen aurka gaude erabat. Akats larria izan zen logistikarekin gertatu zena ezer ez balitz bezala onartzea. Kanpora ateratzeak, Mercedesen berezko lanpostuak suntsitzeaz gain, azpikontratazioaren bidez, lan horien baldintzak okertzen dira eta prekarizazioa sustatzen da.

 

 

Konprometituak. Guztiontzat

Egia da orain lan-batzorde gehienetan gaudela, horietan parte hartzen dugun ESK-koak inplikatu eta konprometituta gaude eta langileak gure erara defendatzen ditugu. Betiko sindikatuek sinatutako akta zaharrak aurkitu ditugu eta enpresak mahai gainean jarritako guztia pairatzeko oihtura apurtu dugu. Proposamen, kontraproposamen eta eztabaidak ditugu, akordioren bat ere lortu dugu, baina beste batzuk ezinezkoak izan dira.

Guztientzako hoberena lortzea izaten da batzordeetan gure eginkizuna.

 

ESK, ERANTZUTEKO PREST.

ESK BOZKATU

 

Hauteskundeetako bideoa

 

Aurreakordioa

Aurreakordioa.   Irakurri

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia   Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6