ESK sindikatua - Mercedes Benz


Txanda aldatzailea

Txanda-aldatzaile honen helburua da Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko langileei laguntzea beren bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzen. ESK-k tresna hori ematen die langile guztiei, edozein txanda-eskaera egiteko orduan laguntza gehiago izan dezaten eta azken urteotan giza baliabidek jartzen dituen oztopo gogaikarriei aurre egin ahal izan diezaieten.

Esan txanda-aldatzaileari zein eremutan lan egiten duzun, zein den zure egungo ordutegia, zein ordutegi nahiko zenuke eta nor zaren. Enpresarekiko konfidentzialtasun osoz, eskaerak erkatuko dira, eta baten bat egokitzen bada, ESK-ko ordezkariak interesdunekin harremanetan jarriko dira, enpresari ordutegia aldatzeko premia hori nola transmititu planteatzeko.