Enpresak jendearen kontu malguko orduak bahitzea erabaki duela uste dugu.
« ESK-k bileran izan duen jarrera enpresak bere kabuz hartutako neurriaren aurkakoa izan da. »
Gaur goizean enpresak informazio hau eman digu: 2023ko amaierako programa 157.500 unitatekoa izango da (gutxi gorabehera)... hau da, errekor absolutua. Azken egun produktibo osoa abenduaren 21a izango da, eta 22a, berriz, gaueko txanda ia segurtasun osoz etengo da. Litekeenada etena arratsaldeko zein goizeko txandetara zabaltzea, egun horretara arteko gorabeheren arabera.
2024rako 140.000 unitate fabrikatzea aurreikusten da, urtarrila eta otsaila ahulak izango dira, egungo ereduaren zikloaren amaieragatik eta eredu berriaren hasiera martxoan izango da. Urtarrilaren 9an, asteartea, 8 , 8 eta 7'5 ordutan hasiko garela baieztatu da, eta otsailean 2 eta 5 egun bitartean bidaliko gaituztela etxera, batzordearekin adosten saiatuko direla. Badirudi ostiraletan eta ikastoletako inauterietako jaiegunetan etengo dugula.
Kontu malguaren egoera A30ean -21 ordu da eta erreferentziako kontuaren egoera -8 ordukoa. Alde bakarretik, enpresak erabaki du abendua, urtarrila eta otsaila epez kanpo hartzeko (ordu eta egun solteak) eta martxotik aurrera kontu malgua araututa hartzeko 50 ordu baino gehiago izan behar direla positiboan, aurreikusitako eteteak kalkulatuta. Hau da, abenduaren 7ko etendurak, abenduaren 22koak eta otsailean 2-5 egunekoak... gehienez 7 lanaldi... gehienez 56 ordu. Beraz, kontu pertsonaleko orduak baliatzen jarraitu ahal izango da, eta malgua, berriz, 50 ordu baino gehiago positiboan izanez gero soilik.
Puntu horretan, batzordeko presidenteak proposatu du ez mugatzea kontu malguko ordu positiboak hartzeko eskaera, eta muga hori berrestea, eteteak baieztatuz gero, baina enpresaren ordezkaritzak ez du onartu 50 ordu baino gutxiagoko kasu positiboetan.
ESK-k bileran izan duen jarrera enpresak bere kabuz hartutako neurriaren aurkakoa izan da. Enpresak jendearen kontu malguko orduak bahitzea erabaki duela uste dugu. Negatiboa asko ez hazteko hartutako neurria da. Gainera, ez dugu ikusten erabaki horrek legezko euskarririk duenik hitzarmenean bertan, ezta adostutako araudian ere.
Gertatutakoa ez da berria, txarra bada ere, aukera mistoaren akordioak (akats eta gabezia guztiekin) ahalbidetzen du kontu pertsonalaren orduak ez ukitzea, horiek salbu geratzen dira bestela, beste batzuetan bezala egongo ginateke.
Aurreakordioa
Enpresa batzordearen komunikatua KorrikA
Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6