ESK sindikatua - Mercedes Benz


ESK Informa - Txanda-Kontratua

Legearen aurreko legea erbiliz.

 

 

« Txanda-kontratua luzatu da industriaren sektorean »

 

2018ko abenduan, industriaren sektoreetako langile guztiei txanda-kontratuarekin erretiro partziala hartzeko aukera ematen zien xedapen iragankor bat onartu zen, 27/2011 Legearen aurreko legea erabiliz. Luzapen hori 2024ko urtarrilaren 1ean amaitzekoa zen. Hala ere, iragan abenduaren 27an, 8/2023 Errege Dekretuaren barruan, 2024ko urtarrilaren 1era arte luzatu zuten.

Txanda-kontratuarekin erretiro partziala lortzeko baldintzak, 2023ko abenduaren 27ko aldaketaren ondoren.

- Eskatzaileak ahalegin fisikoa edo arreta handia eskatzen duten eginkizunak egin behar ditu fabrikazioko, elaborazioko edo eraldaketako zereginetan, bai eta manufaktura-industria gisa sailkatutako enpresetan makineria eta ekipo industrialetan espezializatutako muntaketetan, funtzionamenduan jartzean, mantent- zean eta konponketan ere.

• Enpresan sei urteko antzinatasuna egiaztatu beharda.

• Erretiro partziala eragin duen gertakariaren unean, lan-kontratu mugagabea duten enpresako langileen ehunekoa plantilla osoaren % 70etik gorakoa izan behar da.

• Erretiro partziala hartu duen langilearen lanaldia gutxienez % 25 eta gehienez % 67 edo % 80 murriztu behar da, txanda-hartzailea iraupen mugagabeko kontratu baten bidez lanaldi osorako kontratatzen den kasuetarako.

• Txanda-hartzailearen eta erretiro partziala hartu duenaren kotizazio-oinarriak bat etorri behardira (ezin izango da izan erretiro partzialeko pentsioaren oinarri arautzailearen aldiko azken sei hilabeteei dagokien kotizazio-oinarriaren batez bestekoaren % 65 baino txikiagoa).

• 33 urteko kotizazio-aldia egiaztatu behar da erretiro partziala eragin duen gertakariaren egunean.

Bere garaian esan genuen bezala, aurreko legearekin egin zen txanda-kontratuaren modalitatearen zabalpena ez da langile-klase osoari aplikatzekoa; izan ere, industria-sektoreari baino ez dago zuzenduta. Horidela eta, neurri partziala dela deritzogu, eta hortaz, neurri diskriminatzaile eta bidegabea da. Bitxiki, guztiz maskulinizatuta dagoen sektore bati aplikatzen zaio. Gure ustez, hain garrantzi handia duen neurria izanik, langile-klase osoari aplikatu beharko litzaioke.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren PSOEren Gobernuak onartutako eta CCOO eta UGT sindikatuek 2011n sinatutako pentsioen erreforma indargabetzea exijitzen dugu, erretiroa hartzeko adina 2 urteluzatu baitzuen. Era berean, Mariano Rajoyren PPren Gobernuak 2013an onartutako erreforma indargabetzea ere exijitzen dugu.

 

Aurreakordioa

Aurreakordioa.   Irakurri

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia   Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6