Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, gizarte eta auzo erakundeek manifestazioa egingo dugu pobreziaren banaketa bidegabea salatzeko.
Gizarte eta auzo erakundeek manifestazioa egin dute Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean
2024ko urriaren 17a
“ABERASTASUNAREN HAZKUNDEAK EZ DU POBREZIA DESAGERRARAZTEN,
MURRIZKETARIK EZ"
MANIFESTUA
1987ko urriaren 17an, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen hasi zen. Egun horretan, ehun mila pertsona baino gehiago bildu ziren Pariseko Trocadero plazan, 1948an Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu zen leku berean, pobreziaren, indarkeriaren eta gosearen biktimei omenaldia egiteko.
Gaur bezalako egun batean, non "Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna" ospatzen den, aberastasunaren banaketa bidegabea salatzen dugu.
Azkenaldian, prentsako titular handiak irakurri ditugu eta nabarmendu dutenez, "banka handiak markak hautsi eta 14.000 milioi sei hilabeteetan ". Horri gehitu behar diogu "energia-konpainiek errekorreko 7.600 milioi eurotik gorako irabazi garbiak pilatu zituztela". Edo "sei eraikuntza-enpresa handiek (ACS, Ferrovial, Acciona, Sacyr, FCC eta OHL) 2.500 milioi euroko irabaziak izan zituztela 2024ko lehen sei hilabeteetan".
Bankuen, elektrikoen eta eraikuntza-enpresen onura ekonomikoak kontrolik gabe hazi diren testuinguru honetan. Eusko Jaurlaritzak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren herenak zailtasun handiak dituela oinarrizko premiak asetzeko.
"Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta (PGDI) 2022" izenekoak egiaztatzen du hilabete amaierara iristeko zailtasunen hazkundea eta ongizaterik eza biztanleriaren %22,3ra iristen dela dagoeneko. Datu horri gehitu behar diogu 159.737 pertsona zeudela pobrezia-arriskuan; hau da, biztanleriaren %7,4.
Nabarmentzekoa da 87.387 pertsonak jarraitzen dutela pobrezian, EAEk ustez eredugarria den prestazio-sistema izan arren. 35 urte igaro ondoren, bazterketa-arriskuan dagoen biztanleriaren %54,57 pobrezian mantentzen da, hau da, biztanleria osoaren %4.
Pobreziaren, desberdintasunaren eta hilaren amaierara iristeko zailtasunen ehuneko handi horiek egungo Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legea indargabetzea aldarrikatzen jarraitzea eragiten digute. Pobreziaren aurkako prestazioak bermatuko dituen Lege berri bat onartzea eskatzen dugu. Gizarte-prestazioak pobrezia-arriskuan dauden pertsona guztiengana iristea, haien betekizunek, baldintzek eta betebeharrek pobreak izaten jarraitzera behartu gabe.
GIZARTE TALDEAK:
Argilan-ESK, Argitan (Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Exea), Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartea, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Berri-Otxoak (Barakaldo), Danok Lan (Galdakao), Etxekotu Gabeko Emakume Langileak, La Posada de los Abrazos-Besarkatuz, Munduko Emakumeak “Babel”, Orain! Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta, PAH Kaleratzerik EZ-PAH Bizkaia eta Santurtziko Gizarte Eskubideen Bulegoa.
BILBOKO AUZO ELKARTEEN FEDERAZIOA