Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

Auzo-elkarteek, kolektibo sozialek, gizarte-bazterkeriaren aurkako eragileek, eskubide sozialen aldeko plataformek eta hainbat etxebizitza sindikatuk etxebizitza-prestazioak eskuratzeko orduan ematen ari diren murrizketa berrien aurkako manifestazioa deitzen dugu

 

 


"Aldaketa horiek aplikatzen badira, ehunka bizikidetza-unitateri eragingo diete, eta milaka pertsona etxebizitza-prestazioetarako sarbiderik gabe geratuko dira"



Prentsa-oharra

Gaur, dozenaka gizarte erakundetako ordezkariak bildu gara elkarrekin otsailaren 24an Bilbon egingo den manifestazioan mobilizatzeko deia egiten dugula iragartzeko. Auzo-elkarteek, kolektibo sozialek, gizarte-bazterkeriaren aurkako eragileek, eskubide sozialen aldeko plataformek eta hainbat etxebizitza sindikatuk etxebizitza-prestazioak eskuratzeko orduan ematen ari diren murrizketa berrien aurkako manifestazioa deitzen dugu.


Isilean, hainbat erreforma onartzen ari dira, etxebizitza eskuratzeko prestazioak murrizten dituztenak eta prestazio horiek pertsona eta bizikidetza-unitate prekarizatuenentzat, pobretuenentzat eta kalteberenentzat kentzen dituztenak. Zehazki, funtsezko bi aldaketa aipatzen ditugu: batetik, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege berria, irizpide baztertzaile berriak sartzen dituena. Eta, bestetik, Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoaren ezarpena, aurreko prestazioak ordeztuko dituena eta prestazio hori eskuratzea zailduko duten irizpideak inposatuko dituena.

Aldaketa horiek aplikatzen badira, ehunka bizikidetza-unitateri eragingo diete, eta milaka pertsona etxebizitza-prestazioetarako sarbiderik gabe geratuko dira. Are gehiago, sektore prekarizatuenak eta pobretuenak izango dira kaltetuenak: Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan hiru urtez izena emanda ez duten pertsonak, azpierrentamenduetan bizi eta logelako erabilera propiorik ez dutenak, alokairu erregularreko kontraturik ez dutenak edo etxebizitza hutsak okupatzen bizi direnak.

Erreforma horiek pobretzearen orokortzearen testuinguruan ulertu behar ditugu, non instituzioek gastu publikoa murriztea bilatzen duten, prestazio-sistema sektore prekarizatuenei murriztuz. Alderdi politiko guztiek erabaki dute murrizketa sozial horiek onartzea; horren erakusle da erreforma horiek EAJren, PSEren eta Elkarrekin-Podemosen aldeko bozkarekin eta EH Bilduren abstentzio konplizearekin onartu dela Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Lege berria. Era berean, Etxebizitza Legeak aurreikusitako murrizketak PSEk eta EH Bilduk onartu zituzten. Bien bitartean, kanpaina egiten dute etxebizitza-arloan hobekuntzak sustatu dituztela esanez; ordea, hobekuntza horiek ez dute aurrekontu publikoa handitzea ekartzen, eta sektore pobretuenei egindako murrizketen kontura egiten dira.

Horregatik guztiagatik, DBE-aren erreformaren eta Etxebizitzarako Prestazio Ekonomiko berriaren bidez ezarritako murrizketak salatzen ditugu, berez miseriazko prestazioen sisteman sakontzen dutenak. Murrizketen aurka, kriminalizazioaren eta pobretzearen aurka eta pertsona guztientzako bizi-baldintza duinen alde, otsailaren 24an mobilizatu egingo gara, eguerdiko 12:00etan Plaza Eliptikotik.

¡NO A LOS NUEVOS RECORTES EN PRESTACIONES SOCIALES!
KRIMINALIZAZIOARI ETA POBRETZEARI AURRE EGIN!


 DEITZAILEAK / CONVOCANTES

- Agharas; asociación sociocultural Imazighen
- Aidas-Egle; Asociacion para la integración de discapacitados y ayuda social (Barakaldo)
- Argilan-ESK
- Argitan; Centro Asesor de la Mujer (Barakaldo)
- Atxuri Gorri; asociación vecinal (Bilbo)
- Atxuri Harrera
- Barakaldo Naturala
- Berri-Otxoak (Barakaldo)
- D.A.E; Defensores de los derechos Africanos en Euskadi)
- Ecuador Etxea
- Eguzki Bizkaia
- Ekologistak Martxan
- Erletxea, Oficina de información y denuncia de derechos sociales (Irun)
- Eskubide Sozialen Karta
- Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista
- Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea
- Euskal Herriko Kontseilu Sozialista
- Federación de Asociaciones Vecinales de Bilbao
- Gasteizko Emakumeok Gerraren Aurka
- Iniciativa por el Derecho a Techo y contra la Exclusión Social de Gasteiz
- Kakitzat; Koordinadora Antimilitarista
- KEM-MOC
- La Kelo Gaztetxea
- La posada de los abrazos
- Mbolo; plataforma mantera
- Movimiento de Pensionistas de Bizkaia
- Oficina de Derechos Sociales de Santurtzi
- Ongi Etorri Errefuxiatuak (Araba)
- Ongi Etorri Errefuxiatuak (Bizkaia)
- Ongi Etorri Errefuxiatuak (Gipuzkoa)
- ORAIN; Renta Básica Incondicional
- Sadaqa Adiskidetza (Eibar)
- SOS Arrazakeria (Bizkaia)
- Stop Desahucios (Hernani)
- Txirbilenea Kulturgunea (Sestao)