Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

Gaur, Urriaren 17a, Hogeita hamar gizarte-erakundek, auzo-erakundek, hirugarren sektorekoek eta sindikatuk batera egin dute manifestazioa, "Pobrezia erauzteko Nazioarteko Egunaren testuinguruan"

 

2022ko urriaren 17a
Pobrezia errotik kentzeko nazioarteko eguna

Pobrezia errotik kentzeko nazioarteko egunaren oroimena 1987ko urriaren 17an hasi zen. Egun horretan mila pertsonatik gora bildu ziren Parisko Trocadéro plazan, 1948. urtean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu zen tokian, muturreko pobreziaren, indarkeriaren eta gosearen biktimei omenaldia egiteko.

Bertan bildu ziren pertsonek pobrezia giza eskubideen urraketa dela aldarrikatu zuten eta horien errespetua bermatzeko ahaleginak bateratzeko beharra adierazi. Printzipio horiek egun hartan desestalitako oroimenezko harlauza batean idatzita daude eta hainbat erreplika egin zaizkio munduko beste toki batzuetan. Ordutik, egoera, sinesmen eta jatorri sozial ezberdinetako pertsonak urtero biltzen dira harlauza horien aurreran beraien konpromisoa berritu eta pobrezia egoeran dauden pertsonei beraien elkartasuna erakusteko.

Gobernu gehienek Garapen iraunkorreko helburuekiko konpromisoa adierazi dute. 1. Helburua pobreziarekin bukatzea da, bere forma edozein delarik ere. Eusko Jaurlaritzak mundu mailako erronka horrekin bat egitea erabaki zuen. Alabaina, bere egungo politikek -DBE-ren erreformaproiektuak- ez dute Euskadin dauden pobrezia egoerei amaiera emango dien gizarte inklusiboago bat sortzen laguntzen. Alderantziz, datuek ez dute erakusten Euskadin norabide egokian goazenik. Behatzen ditugun adierazleen arabera, Euskadin pobreziak ez du behera egin; aitzitik, hazten ari da.

2022ko ekainean EEIk argitaratutako Bizi-baldintzen Inkestaren arabera, Euskadin pobrezia- eta baztertzearriskuan dagoen biztanleria (Tasa Arope) 2021ean %16 izan da. Aurreko urtearekin alderatuz 2,40 puntu igo da. Adierazle horiek aztertzen hasi zirenetik hirugarren kokapen okerrena da.

Gainera, hilabete hauetan bizitzaren kostuak nabarmen egin du gora, inflazioa sekula baino maila altuagoa izatera iritsi da, jende askoren bizitza ari da zailtzen eta pobrezia handitu egingo da. Baina badauzkagu baliabideak egoera hau aldatzeko:

 Prest gaude legebiltzarrean dagoen DBE-ren lege-erreformari 180ºko bira emateko, eta baita gure gizarteko pobretutako eta prekarietate egoeran dauden pertsonek sistemara sarbidea izaten ahalbidetzeko ere, balioek gora egin dezaten pobreziaren atalasea gaindituz.

 Baliabide ekonomikoak dauzkagu diru-sarrerak bermatzeko sistema hobeto hornitzeko, diru-bilketa areagotuz, zein kupoaren ordainketan 180 milioi inguru aurreztuz.

Horregatik Eusko Jaurlaritzari eta talde parlamentarioei lege duin bat onartzea eskatzen diegu, Euskadin pobrezia errotik kentzeko egokia izango dena

 


 DEITZEN DUTENAK.

 

GIZARTKOLEKTIBOAK:

Argilan-ESK, Argita(Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea),Bizkaiako Etxeko Langileen Elkartea, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Berri-Otxoak (Barakaldo), Danok Lan(Galdakao), Iskanbila,La Posada de los Abrazos-Besarkatuz Munduko Emakumeak, Portugaleteko Eskubide SozialeBulegoa, PAH Kaleratzerik EZ-PAH Bizkaia, Punto de Información sobre RGI (Santurtzi),Trabajadoras No Domesticadas.

 

SINDIKATUAK:

CCOO, UGT,LSB-USO, STEILAS,ESK, CGT-LKN eta CNT.

 

HIRUGARREN SEKTORESOZIALEKO SAREAK:

EAPN EUSKADI(Pobrezia etgizarte-bazterkeriareaurkako Europako Sarea)

GIZATEA(Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea)

SAREEN SAREA (Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala)

HIREKIN (Euskadiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Federazioa)

REAS EUSKADI (Ekonomia alternatibo eta solidarioaren Euskadiko sarea)

 

BILBOKO AUZOELKARTEEN FEDERAZIOA